
Espainaiko Eskubaloi Federazioak SUPER AMARA Bera Berari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari Kopako XLII edizooaren antolaketa eskaini zien atzo.
Kopa ezberdina izango zela bagenekien baina SUPER AMARA Bera Berak ez ditu bere ezaugarriak aurkitu egoera berri honetan, ondorioz, BM Elche Visitelche.com taldearen aurka amore eman behar izan du (24-28) partida guztiz dominatu duena, Musons eta Morales atezaina protagonistak.

Azken partida ofiziala duela sei hilabete jokatu ostean, SUPER AMARA Bera Bera eta Elche Visitelche.com taldeek normaltasun berria delakoa irekiko dute bihar ostegunean (12,15 etan Teledeporte), Alhaurín de la Torrek apirilarako prestatu zuen Koparen XLI edizioarekin, Alarma Egoerak irailaren 3tik 6ra bitartera eraman zuena.