
Zuhurtziari helduta, Imanol Álvarezek ez du bihar larunbata Lanzarotera bidaiatuko non SUPER AMARA Bera Berak Guerreras Iberdrola Ligako hirugarren jardunaldiari helduko dio Lanzarote Puerto del Carmen taldearen aurka (Enrique Romero eta José Alberto Romero, andaluziarrak). Gertu duen pertsona batek PCRa egingo diote Covid 19arekin bat egingo luketen sintomak dituelako eta, badaezpada, berak eta klubak emaitza jakin are etxean gelditzea erabaki dute.

Guerreras Iberdrola ligako bi partida baino ez dira jokatu irailaren 11n lehiaketa hasi zenetik. Selekzio ezberdinek sortutako etenaldia bi asteko jarduera osatu ostean, SUPER AMARA Bera Bera ez da geldituko azaroaren 22ra arte.

Superkopa hizpide izan aurretik, SUPER AMARA Bera Bera eta Rincón Fertilidad Málaga taldeek elkar ikusiko dute ligan Donostian laugarren jardunaldian. Oso partida interesgarria denez, ETB1ek zuzenean eskaintzea erabaki du urriaren 18an, igandean 12,10ean.