
SUPER AMARA Bera Berak eta Gaztela-Mantxako Unibertsitateak hitzarmena sinatu dute ‘BIDEA: Eskubaloia Ikerketa eta Garapena Estadistika aurreratua” proiektua abian jartzeko. Ondorioz, Donostiako taldeak bere jardueran sortzen dituen datuen eta estadistiken azterketa egingo ditu Unibertsitateko ikerketa talde batek.

Espainiako Eskubaloi Federazioak Alhaurín de la Torren ospatuko den Koparako sailkatuta dauden zortzi taldeei gaur adierazi die final-laurdenak ostegunean ospatuko direla eta ostiralean atseden eguna izango dela.

Euskal Eskubaloi Federazioak senior, jubenil eta kadete ligatako egutegiak ezarri zituen lehengo astean. Irailaren 20an hasiko dira gazteen ligak, senior mailan, berriz, urriaren 4ean.