
2020-21 denboraldia osatuko duten SUPER AMARA Bera Berako 17 jokalarik aukeratu dute kamisetan eramango duten zenbakia, estatu mailako zein Europako lehiaketetan.

Bera Bera Eskubaloiak 2020-21 denboraldirako harrobiko 10 talde osatu ditu, horietarik zazpi dira emakumezkoak eta hiru, gizonezkoak. Horrez gain, urtero bezala benjamin eta alebinek eskola hizpide izango dute.

Iaz Bera Berako senior edo jubeniletan aritutako lau jokalarik Zilarrezko Mailara egin dute salto, Malen Morandeirak Aiala Zarautzen jokatuko du, Yune Bermejok eta Leire Arrizabalagak, Elgoibarren eta Ainhoa Larrañagak, Bartzelonako Sant Vicenç taldean