Bera Bera

Select your language

Super Amara Bera Berak etxean denboraldiko azken partida jokatuko du bihar maiataren 14ean bertan behera gelditu zen norgehiagokari ekiteko, ondorioz, Zonzamas Cicar Lanzarote hartuko du bihar asteartean 19,30 etatik aurrera (Adrián Valdés eta Francisco Fernández, asturiarrak) sarrera librea delarik.

Lanzarote eta penintsula lotzeko hegazkinak arazoak izan zituenez Zonzamas taldeak ezin izan zuen Donostiaraino iritsi, ondorioz, partida bertan behera gelditu zen. Lehiaketa batzordean biharko finkatu du lehia 19,30etan epaile eta delegatu berdinekin. Super Amara Bera Bera Ligako titulua garaikurra jasotzen ospatu zuenez Eneko Goia alkatearen eta Espainiako Eskubaloi Federazioko presidente Francisco Blázquezen aldetik, klubak erabaki du Gascako ateak irekitzea.  

Kirol arloari dagokionez, ostiraleko taldetik alderatuta Imanol Álvarezek Laura Hernández eta June Loidi jokalarien baja ditu eta Haizea Urretabizkaia deialdian izango da berriro.

Bestetik, Zonzamas Cicar Lanzarotek itxura ona eman zuen larunbatean Rocasaren aurka jokaturiko derbian. Gol egiteko garaian aniztasuna hizpide, bigarren zatiko erdialdera arte eutsi zion (20-22) bigarren postua helburu duen Rocasari (24-29).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores