
Etxeko talde gisa, SUPER AMARA Bera Berak harmailetan ikuslerik gabe jokatuko du aurreneko aldiz. Aula Alimentos de Valladolid taldearen aurka izango da bihar asteazkena 19etatik aurrera Josean Gasca kiroldegian (Luis Colmenero eta Víctor Rollán, Gaztela-Leoi), Guerreras Iberdrola ligari dagokion zazpigarren jardunaldian.

Espainiako Eskubaloi Federazioak gaur arratsaldean ezagutzera eman du SUPER AMARA Bera Berako Esther Arrojeria zentrala seigarren jardunaldiko Guerrera Iberdrola jokalari dela.

Lasesarrek oroitzapen bikainak utzi ohi ditu Maitane Etxeberriarentzat eta larunbatean beste bat: sudur-hezurra apurtu zioten jaurtiketa batean eta horren ondorioz, gipuzkoarrak ezin izango du eskubaloi pista bat zapaldu hurrengo hiru asteak.

Gauzak okerrenean zegoenean, SUPER AMARA Bera Bera Lasesarreko pistan hautsak astindu ditu. Bengoetxeak aurretik jarri du Zuazo (41’: 16-15) baina bere jaurtiketan Maitane Etxeberriaren aurpegian jo du sudurreko hezurrak hautsiz. Medikuak minutu batzu egon da jokalariarekin eta partida utzi behar izan du gipuzkoarrak.