Bera Bera

Select your language

Euskaldunek eta lusitaniarrek ireki dute Summer BAB 2022 txapelketa, aurten Leongo Villacelama herrian jokatuko dena. Super Amara Bera Berak garaipen landua lortu du Sport Lisboa eta Benficaren aurka (43+29), bigarren zati hasieran egindako defentsa bikainari esker.

Portugalgo Liga eta Kopako txapeldunaren aurka, defentsan zein erasoan probak egiten jarraitu du Imanol Alvarezek. Hasieratik jarri du lehian Gavilán eta Polonio, bi pibotekin erasoan jokatzeko, Erauskinekin batera Fernandes, Boada zuzendaritzan eta Aalla atezain. Ez da aldaketarik izan defentsa-erasoan, denboraldi-aurreko probekin jarraituz. Bigarren zatian, pistako zazpi jokalariekin aritu da zenbait minututan eta defentsa aurreratua Benfica estutu duena.

Partida joan-etorriekin hasi da, bi taldeak kontra-golean jokatuz. Donostiarren aldetik Fernandes zen zorrotzena eta Molkova hegalariak eta Rodriguesekin lehen lerroan erantzun dio Benficak. Super Amara Bera Berak baloiak galtzeari utzi dionean, markagailuko agintea hartu du, abantaila minimoekin betiere. Gavilánek Fernandesen lekukoa hartu zuen eta lehen lerroak penaltiak eragin zituen, June Loidik ondo burutuak – lau lehenengo zatian –. Gainera, elgoibartarrak bi kontraerasoetan ere asmatu du.

Lehen zatian Etxeberria, Arrojeria eta Arcos sartu dira, eta portugaldarren atea zulatu ahal izan dute, baina defentsan arazoak zeuden Magalhaes piboteari eta Unjanqueri eusteko. 17nako berdinketaren ostean, gipuzkoarrek tartea ireki dute atsedenaldira iritsi aurretik (21-19).

Bigarren zatiaren hasiera funtsezkoa izan da. Unjanquek Aalla gainditu du jaurtiketa gogor batekin, halere 5-1eko presioa egin die Benficako albokoei, Aalla bikain aritu da eta Erauskinen golekin batera (hiru), Super Amara Bera Berak zuloa ireki du (37': 27-21). Entrenatzaile portugaldarrak partida gelditu du, baina joera ez. Silva Molkovaren penaltia gelditzera atera da, Hernandezek hegaletik gola sartu du eta Aallak Débora gelditu du pibotan.

Zazpi pista-jokalarirekin jokatzea ere probatu du donostiarren defentsa jaisteko, eta Unjanquek orduan aurkitu ditu aukerak. Alvarezek partida gelditu du (44 ': 30-24), pistako zazpiak mantendu ditu, eta Arrojeriak eta Erauskinek aldea handitu dute. Benficak defentsa aurreratu du, Fernandesek birritan ikusi du Gavilan, eta Aallak (hamabost geldiketa bigarren zatian) Unjanque ere gelditu du. Errenta hamar golekoa zen. Hernandezek ere asmatu du hegaletik, eta Fernandesek eskuadran kokatu du baloia.

Imanol Álvarezek atezaina bere lekuan utzi du, Urretabizkaia eta Tapia sartu ditu. Euskarriak baloi bat berreskuratu du, eta ez du zalantzarik izan 33 metrotik jaurti eta gola egiteko, eta hegalariak Ferrarein gainditu ahal izan du bere posiziotik. Partidak erritmoa jaitsi du – bero handia egiten zuen pabilioian- donostiarren garaipena argia zelako.

Zazpigarren lagunartekoa izan da eta bosgarrena atzerriko talde baten aurka, Merignac, Ikast, Celles sur Belle eta TSV Bayer 04 Leverkusenen aurka. Gipuzkoarrek bihar, larunbata, 13:30ean izango dute aurkari Mecalia Atletico Guardes Caja Rural Aula Valladolid gainditu duena.

Fitxa: Super Amara Bera Bera 43, Sport Lisboa e Benfica 29

Super Amara Bera Bera 43 (21+22): Aalla, Erauskin (5), Polonio (3), Boada (1), Gavilán (5), Fernandes (5) eta Hernández (4) –hasierako zazpikoa- Loidi (7, 4p), Etxeberria (3), Arcos (3), Arrojeria (4), Urretabizkaia (2), Tapia (1) eta Silva (o.a.)

Sport Lisboa e Benfica 29 (19+10): Ursu, Borshchenko (2), Molkova (4), Débora, Rodrigues (4), Unjanque (8, 1p) eta Fernandes – hasierako zazpikoa - Minciuna (3), Magalhaes (4), Rebelo, Sequeira (3, 1p), Costa (1) eta Ferrarin (o.a.)

Epaileak: Luis Alberto Pizarro eta Pablo Castellanos (Gaztela eta Leoi)

Kanporatuak: Loidi eta Polonio Super Amaratik eta Magalhaes, Molkova, Borshchenko eta Siqueira Benficatik

Partzialak: 3-3, 8-6, 12-10, 14-13, 17-17, 21-19 –atsedenaldia- 25-21, 28-21, 32-24, 37-27, 40-28 eta 43-29

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores