Campus Universitario Ourense vs AVK Bera Bera
Gizonezkoen Ohorezko B Mailako zortzigarren jardunaldiko partida, CAMPUS UNIVERSITARIO Ourensek eta AVK Bera Berak jokatu behar zutena, atzeratu egin da COVID - 19aren ondorioz. Federazioaren eta bi kluben artean, partida jokatzeko hurrengo data bat bilatuko dute.
AVK Bera Bera 3-19 Getxo
Larunbateko partidan, gure mutilek alimaleko esfortzua egin zuten, baina saririk gabe geratu ginen. Lehia egon zen, batez ere lehen zatian. Ez genuke exageratuko esango bagenu lehen zatiko denboraren %80 beraien zelaian egon ginela esango bagenu, ezta %70eko baloiaren edukitza eduki genuela, baina hori ez genuen puntutan bihurtzea lortu.
Abenduak 11ko larunbatean, arratsaldeko 17:30etan Getxo errugbi taldea edukiko dugu bisitari Anoetan. Errugbiko historiko bat da, dudarik gabe. Iaz jeitsi berritan, aurten berriro goian egoteko taldea eratu dute eta beraien helburuetan lehenengo hiruen artean sartzea dago, ondoren igoera play offa jokatu ahal izateko.













