Bera Bera

Select your language

 AVK Bera Bera - Vithas Gaztedi

 Bigarren itzuliko egutegia otsailaren 7argitaratu zen. Otsailaren 12an, 17:30etan, Gaztedik jokatuko du gure aurka Anoetako miniestadioan.

Gazteizen enpatatu genuenetik, Gaztedik atzerriko fitxaje batzuk egin ditu, beraz ziur egon gaitezke ez dela izango han topatu genuen talde berdina.

Horrela ba, geratzen zaizkigun 8 partidoak, guretzako 8 final bilakatu dira jeitsiera postuetatik alde egiteko.

Ohorezko mailara begiratuz, nahiz eta oraindik asko dagoen jokoan, Gernikaren egoera larria dela ikus dezakegu. Horrek zer esan nahi duen? Gernika jetsiko balitz, gure taldeko bi jetsiko liratekeela. Eta rankingean, momentu hontan, gu gaude posizio horretan.

Beraz, puntuak bai ala bai behar ditugu, eta zergatik ez esan, harmailetak babesa eta animoa oso ondo etorriko zaizkigu.

Izan 16garren jokalaria asrteburu hontan!

Otsailak 12, 17:30etan, Anoetako Miniestadioan!

 

La Unica - TERMAS Bera Bera

Gaztediren aurkako berdinketa epaitegietan galdutako partida bihurtu dela eta sailkapenean -4 puntu, albiste txarrak taldearentzat eta klubarentzat. Liga oso parekatuta zegoen, baina kolpe honekin borrokatik erabat urrundu ginen.

La unica aurkari gogorra da eta Gaztedirekin borrokatzea tokatuko zaio hurrengo igoera fasea jokatzeko.

Horrek dakarren guztiarekin, eta nahiz eta talde osoa gogor entrenatzen ari den aste honetan. Ikusiko dugu ea "legez" La unica-ren igoera horretarako bidean jartzen den harrian bihurtzen garen. Dena dela, Adrianaren itzulera da (lesio luzearen ondoren) eta gogoratzeko moduko partida izango dela zihur gaude.

Partida larunbatean jokatuko da Iruñean, 16:00etan. Bazatoz?  

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores