Bera Bera

Select your language

CAMPUS UNIVERSITARIO OURENSE - AVK BERA BERA

Lehen buelta igande honetan amaituko da Ourensen. Urtarrilaren 30ean, goizeko 12:30etan, lehen taldeak Ourensen jokatuko du abenduaren 18an izan beharko lukeen partida atzeratua. Gogorarazten degu Covid19 kasuak zirela eta , partida hori aplazatu behar izan genuela.

Modu honetan, lehen bueltari amaiera emango zaio. Bigarren fasea ezberdina izango da. Belenos, Getxo eta Independiente Santaderrek beste taldeetako lehen hiruekin jokatuko dute hurrengo fasea maila estatalean.

Sailaktu ez garenon artean, talde berean bigarren buelta bat jokatuko dugu. Partida honetarako Aitor Angiozar berreskuratuko dugu. Galiziara puntu gosez goaz esku hutsik ez itzultzen saiatuko gara. 

Termas Bera Bera - Gaztedi

Datorren larunbatean 16: 00etan Termas Bera Berak euskal ligako 7. jardunaldia jokatuko du etxean Gaztediren aurka. 

Joaneko partida oso lehiatua izan zen eta azkenean, puntu gutxigatik, alde agertu zen. Badakigu partida hau oso zaila izango dela. Arrasate Ordiziari, ATSSHernaniri eta UniBilbaori irabazi dien Gaztedik, LaÚnicaren aurka berdindu du eta gure aurka bakarrik galdu du, itzuli osoa etxetik kanpo jokatuko du. Gaur egun, ligako bigarren postuan daude, eta litekeena da LaÚnicaren aurkari izatea igoera fasearen konkistan.

Bera Bera, Jokinik gabe, aulkitik zuzenduko du Ametsek bakarka. Azterketengatik falta diren jokalari batzuk berreskuratuko ditugu, baina beste egoera batzuengatik bajak ez dira gutxi izango.
Azken bi aste hauetan egindako lana oso ona izan da, eta espero dugu fruituak larunbat honetan jasotzea. 

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores