
CAMPUS UNIVERSITARIO OURENSE - AVK BERA BERA
Lehen buelta igande honetan amaituko da Ourensen. Urtarrilaren 30ean, goizeko 12:30etan, lehen taldeak Ourensen jokatuko du abenduaren 18an izan beharko lukeen partida atzeratua. Gogorarazten degu Covid19 kasuak zirela eta , partida hori aplazatu behar izan genuela.

AVK Bera Bera 20-33 Eibar RT
Larunbatean jokatu zen partidan, lehen taldeak 20-33 galdu zuen Eibarren aurka. Partidaren zenbait momentutan dominatzera iritsi ginen arren, fase estatikoetan majo sufirtu genuen, eta Eibarrek bere dominioa egikaritu zuen.

Larunbat honetan, urtarrilak 22, arratsaldeko 17:30etan, Bera Berako lehen taldeak Eibar jasotzen du Anoetako Miniestadioan. Aurreko asteko partida ahaztea tokatzen da eta datorrenari aurre egitea. Puntuak ongi etorriak lirateke beraz gogoz saiatuko dira donostiarrak.

Uribealdea RKE 26-0 AVK Bera Bera
Ezin izan zen, Bera Berak ezin izan zituen nahi zituen puntu horiek lortu Atxurizubin (Munguia), defentsan sendo egon zen aurkari baten aurka.