Bera Bera

Select your language

BERA BERA RTK ERTEA AURKEZTU DU EZINBESTEKO ARRAZOIENGATIK

Donostia. 2020.04.02.- Covid 19 eragindako osasun krisia dela kausa, Bera Bera RTk Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (ABEE – ERTE) aurkeztu du 72 langileengan eragina izango duena, horien artean, klubeko langileak, Manteo kiroldegiko kudeaketa eta ekintzen garapenari helduta daudenak, eskola kiroleko begiraleak eta emakumezkoen eskubaloi taldeko 16 jokalari, entrenatzaile eta bestelako langileak. 

Ezinbesteko arrazoiengatik heldu dio Bera Bera RTk ABEEri (ERTE). Donostiako kirol instalakuntzak itxita, Manteo kiroldegiko 1.500 harpideduei nahiz ikastaroetan parte hartzen zutenei ezin die inolako zerbitzurik eskaini (nahiz eta telematikoki saiatu). Era berean, Gipuzkoako foru Aldundiak eskola kirola ere bertan behera utzi zuen martxoaren hasieran. Testuinguru horretan martxoaren 20an aurkeztu zuen klubak ABEEa. 

Bestetik, emakumezkoen eskubaloi Guerreras Iberdrola Liga ere geldirik dago eta zaila da esatea noiz itzuliko den SUPER AMARA Bera Bera lehiaketara. Kiroldegiak itxita, jokalariek ezin dute entrenaldiak behar diren bezala osatu. Halere, Espainiako Eskubaloi Federazioak kirol egitaraua bete nahi du, hau da, Liga eta Kopa amaitu, Málagako Alhaurín de la Torre hirian hitzordua duena apirilaren 24tik 26rako. Alarma egoera apirilaren 12ra arte luzatuta Kopa ez da data horietan jokatuko, beraz, beste asteburu bat aurkitu beharko dute antolatzaileek. Ligari dagokionez, sei jardunaldi baino ez dira gelditzen baina zalantzan ageriak dira eragile guztiengan. Zentzu honetan, Francisco Blázquez Espainiako Eskubaloi presidenteak emakumezkoen eskubaloi egutegia –maiatzaren 23an amaitzen zena- ekainera luzatzeko beharra defendatu du, osasun egoerak bermatuz gero, jakina. Ondorioz, klubak ireki zuen espedientean ere SUPER AMARA Bera Berako plantilla kokatu da, lehiaketa luzatuz gero gastuei aurre egiteko modurik eraginkorrena delarik.

 

 

Laguntzaileak/Colaboradores