Bera Bera

Select your language

Plan de igualdad

BERDINTASUNERAKO IBILBIDEAREN AURKEZPENA

Bera Bera berdintasunarekin eta aniztasunarekiko errespetuarekin konprometitutako kirol elkartea da eta hala erakusten dute Donostiako kirol elkarte gisa egin duen ibilbidean zehar egin dituen ekintza ezberdinek.

2012-an, I. Berdintasun Plana egin zuen, erabat sinetsita baitzegoen emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa eta aniztasunarekiko errespetua izan behar zirela elkartearen egitura, antolaketa-kudeaketa, bai eta bere gizarte-proiekzioaren giltzarri ere.

2012-ko Berdintasun Plana ezartzean, klubak berdintasun hori sustatzeko neurriak hartu ditu. Horren adibide dira honako neurri hauek:

  • Gero eta emakume gehiago sustatzea elkarteko estamentuetan: 
    • Kirol arloan, eskubaloiko jokalariak profesionalizatzearen aldeko apustuarekin, oraindik liga profesionalik ez dagoenean.
    • Arlo teknikoanklubeko kirol-atal guztietan emakume entrenatzaileak sustatuko dira, eta haien prestakuntza bermatzeko beharrezko baliabideak ezarriko dira.
    • Kudeaketan, erabakiak hartzeko organoetan emakume gehiagok parte har dezaten sustatuz.
  • Emakume kirolari, entrenatzaile eta kudeatzaileen erreferenteen proiekzio soziala, aldaketari laguntzeko.
  • Biztanleria aniztasun zabalago bati bideratua eta egokitua dagoen Kalitatezko kirol-jardueren eskaintza zabal bat planifikatzea.

Erakundean garatutako egiturazko proiektu batzuk ere nabarmentzen dira:

  • Kiroleko jazarpenaren aurkako protokoloa, 2017-tik garatzen ari dena.
  • Kiroleko indarkeriari aurrea hartzeko eta aurre egiteko protokoloa (2024, 2025 eguneratua). Lege berrien aurreko protokoloaren eguneratze bat garatu eta ezarri da klubean: haurrak babesteko LOPIVI; 10/2022 Lege Organikoa (Si es sólo Si Legea) eta Euskadiko 1/2023 Legegintzako Dekretua, emakumeen indarkeria matxistarik gabeko bizitzak bermatzeko; 4/2023 Legea, LGTBI kolektiboko pertsonen eskubideak bermatzen dituena; eta 6/2022 Legea, desgaitasuna duten pertsonen eskubideak eta haien gizarteratzea bermatzen dituena. Sentsibilizazio- eta prestakuntza-saioak egin dira teknikari, administrari edo kudeaketa langileentzat, eta dibulgazio-kanpaina bat diseinatu eta ezarri da, Bera Bera-k antolatutako jardueraren erabiltzaile guztiei ezagutarazteko.

II. BERDINTASUN PLANA

Testuinguru horretan, 2024-an, Bera Bera kirol elkarteak diagnostiko bat egin du, eta, horrekin batera, II. Berdintasun Plana abian jarri du erakundean. Horretarako, EMAKUNDE-ren laguntza eta adituen laguntza izan du (AVENTO Kirol Aholkularitza). Bera Bera-k, enpresen legea betetze hutsetik haratago, erreferentziazko jarduera esparru berri bat ezarri nahi izan du, eta horren gainean oinarrituko dira etorkizunean erakundean aurrera eramango diren proiektuak.

Bera Bera kirol elkarteak II. Berdintasun Plan honetan konpromezu hauek hartzen ditu:

  • Genero-ikuspegia txertatzea Bera Bera-ren jarduera-eremu guztietan: klubaren eta bere atalen barne-kudeaketan, erakundeko lan-plantillari eta boluntariotzari dagokienez, instalazioen kudeaketan, kirol eta aisialdi-jardueren plangintza eta kudeaketan, eta erakundearen barneko eta kanpoko komunikazioetan.
  • Kirol-jardueren arduradunak eta horien kudeaketaren arduradunak berdintasunaren eta aniztasunaren arloan sentsibilizatzea eta prestatzea.
  • Kirolaren eremuan berdintasuna eta aniztasuna ikusaraztea eta proiektatzea, emakumeen kirol-erreferenteak emanez eta genero-estereotipoak hautsiz, besteak beste.
  • Kirol-eremuan eta erakundearen jardun-eremuan sexu-indarkeria eta beste edozein motatako indarkeria prebenitzea eta horien aurrean jardutea. Ingurune seguruak eta tratu onekoak eskaintzea. Horri buruz sentsibilizatzea eta prestatzea. Prebentzio-arduradunekin komunikatzeko bideak eta kasu bakoitzerako jardun-bide egokiak ezartzea.
  • Kalitatezko kirol-eskaintza planifikatzea eta abian jartzea, irisgarria eta herritar gehiagorentzako egokia.

Azken batean, Bera Bera-k berdintasunaren eta aniztasunarekiko errespetuaren arloan duen konpromisoa eta ibilbidea irmoa da, eta bere printzipioa bermatuko duten oinarriak sendotu nahi ditu elkartearen kultura eta antolakuntza kudeaketa osoan eta elkarteak proposatutako jardueretan.

II. Berdintasun Plana Deskargatu

Logo Emakunde

Laguntzaileak/Colaboradores