Gaur egun historikoa bizi izan dugu Bera Bera Klubarentzat.
Klubaren 40. urteurrena dela eta, goizean kirol atal bakoitzak bere jardueraz gozatu du kirolari, teknikari, senide eta lagunekin batera.
Eguerdian, sail guztietako ia 300 lagun bildu gara Garagardo Azokaren karpan, mahaia, bazkaria, oroitzapenak eta kluba partekatzeko.
Oso une berezia izan da garena ospatzeko: pertsona, atal eta belaunaldi askoren artean eraikitako kluba.
Gainera, Jesus Muruari, Karate saileko arduradunari, merezitako omenaldia egiteko aukera izan dugu. Berak 25 urte baino gehiago daramatza Bera Bera Klubean eta 46 urte baino gehiago eman ditu karatean.
Jose Angel Rodriguezek, klubeko lehendakariordeak, txapela eman dio kirolaren eta klubaren aldeko konpromiso, lan eta maitasun ibilbide oso bat eskertzeko.
Omenaldia Isa Verdinik eta Jonek interpretatutako dantza pieza eder batekin itxi da, gure oroimenean geratuko den une bati emozioa jarriz.
Eskerrik asko egun honetan parte hartu, lagundu eta posible egin duzuen guztioi.
40 urteko historia.
40 urteko kirola.
40 urte Bera Bera
Eskerrik asko, Bera Bera!

Larunbatean, 2025-2026 denboraldiko Bera Bera Kirol Elkarteko argazkia atera genuen.
600 kirolarien artean 40 zenbakia marraztu genuen.
Hasi berri dugun denboraldi honetan elkarteko 40.a izango da. Errugbiko atala izan zen elkarteko lehena.
Datorren urtean, 2026an, 40. urteurrena ospatuko dugu ekainean.
Fernando Diez Mintegui-k, Bera Bera Rugby Taldea kirol elkarteko Lehendakariak, indarrean dauden Estatutuetako 20.artikuluaren arabera, honako deialdia egiten du:
Data: 2025-ko Irailak 4
Lekua: Bera Bera RT elkarteko Gastronomi Elkartea, Anoeta Pasealekua, 10
Ordua: 18:00-tan lehen deialdian eta 18:30-tan 2.deialdian
Gai-zerrenda:
- Bera Bera Rugby emakumezkoen taldeak Ohorezko B Mailako Eibar errugbi taldearen filiazioa onartzea ala ez, eta horretarako baldintzak.
1.300 zikloturista baino gehiagok parte hartu dute Donostia Baiona Donostia 2025 Nazioarteko Zikloturista Martxaren 23. Edizioan.
Donostiako Zurriolan hasi eta Manteoko Kiroldegian amaitzen da ibilaldia. Ibilaldiak leku eta herri ikusgarriak zeharkatzen ditu, hala nola Jaizkibel, Hondarribia, Urrugne, Ibarron edo St. Ignace, azken hauek Frantzian.


