Bera Bera

Select your language

Azaroaren 25a, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da.

Mundu guztiko neskatila, neska eta emakumeek oraindik ere jasaten duten sexismoaren, desberdintasunaren eta indarkeriaren aurka borroka egitearen garrantzia azpimarratzeko eguna da.

Bera Bera Kirol Elkarteak, badu zer esana genero-indarkeriari aurre egiteko orduan, eta erantzukizun saihestezina dauka, gainera, indarkeria hori garaiz igartzeko eta kasu guztietan behar bezala erantzuteko.

Lan hori ez da batere erraza, genero-indarkeriak era eta adierazpen asko baititu, hezkuntza-etapetan. Askotan, indarkeriaren arabera adierazpenak hain daude normalizatuta eta sustraituta, ezen beharrezko baita identifikatzen ikastea, aurre egin ahal izateko.

Bera Bera kirol elkarteak jazarpen aurkako protokoloa martxan jarri du eta kirolarien eta bazkideen esku jarri du protokoloa elkarteko web orrian.

Info: Emakunde

 

Laguntzaileak/Colaboradores