Bera Bera

Select your language

1.300 zikloturista baino gehiagok parte hartu dute Donostia Baiona Donostia 2025 Nazioarteko Zikloturista Martxaren 23. Edizioan.

Donostiako Zurriolan hasi eta Manteoko Kiroldegian amaitzen da ibilaldia.  Ibilaldiak leku eta herri ikusgarriak zeharkatzen ditu, hala nola Jaizkibel, Hondarribia, Urrugne, Ibarron edo St. Ignace, azken hauek Frantzian.


Eguraldiak errespetatu egin ditu parte-hartzaileak eta azkenean euri tanta batzuk bota ditu bakarrik.

Aurtengo edizioan Ainhoa Ostolaza eta Igor Gonzalez de Galdeano izan dira omenduak. Probaren ondoren pozik sentitu dira parte hartzeagatik eta bizikletaren inguruko esperientziak berpizteagatik, oraingo honetan gozatzeko eta ondo pasatzeko ikuspegitik.

Antolaketatik eta Bera Bera Elkartetik esker ona helarazteko aprobetxatzen dugu erakundeei, babesleei, laguntzaileei eta batez ere boluntarioei, gehienak Bera Bera Elkarteko atal desberdinetakoak, Igor-rek omenaldian esan duen bezala "desagertzen ari den espeziea baitira".

Datorren astetik aurrera, 24. Edizioa prestatzen hasiko gara.


Ekerrik asko! 

Laguntzaileak/Colaboradores