Bera Bera

Select your language

Donostia Baiona Donostia 2025 martxa zikloturista gaur eguerdian aurkeztu da Donostiako GIANT dendan, Ainhoa Ostolazak eta Igor Gonzalez de Galdeanok, DBD martxan omendu dituzten bi txirrindulari ohiek, parte hartu duten prentsaurrekoan.


Benito Urraburuk zuzendu du aurkezpena eta 2023ko edizio “epikoa” ekarri du gogora, euriteek eragindako ibilbide luzea murriztu behar izan baitzen. Aurtengo ediziorako egun eguzkitsua eta udaberriko tenperaturak espero dira.


Aurtengo ediziorako 1.400 parte-hartzailera iristea espero da, azken orduetan zikloturista askok eman baitute izena, eguraldi ona dela eta.


Arantxa Ostolazak horrelako martxak egitera eta "beldurra kentzera" animatu zituen neskak, proba ez lehiakorrak eta maila eta eskakizun guztietan irekiak direlako.


Igor Gonzalez de Galdeanok urteak zeramatzan martxa zikloturista batean parte hartu gabe. Oraingoan  eta helbururik gabe ateratzen bada ere, Jaizkibelgo aldapetan aspaldiko garaiak gogoratzen ditu.


Bihar, larunbata, goizeko 8etan Zurriola etorbidetik DONOSTIA BAIONA DONOSTIA 2025 Martxa Zikloturita aterako da.


Argazkian, ezkerretik eskuinera: Oiane Saratxaga DBDko zuzendaria (Club Bera Bera), Igor Gonzalez de Galdeano, Ainhoa Ostolaza eta Sergio Thomas (GIANT).

Laguntzaileak/Colaboradores