Bera Bera

Select your language

Donostia Baiona Donostia Martxa Zikloturistaren antolakuntza-taldeak gaur, eguerdiko 14:00-etan izandako bileraren ondoren, bihar ostirala eta apirilaren 2-rako ezarritako ALERTA LARANJA eta eguraldiaren iragarpena ikusita, eta agintariekin izandako elkarrizketen ondoren, APIRILA-REN 2-RAKO AURREIKUSITA  ZEGOEN DBD MARTXA BERTAN BEHERA uztea erabaki dugu.  Lehen bait lehen data berria  jakinaraztea espero dugu.

Kolpe gogorra da gure klubarentzat, baina argi daukagu baldintza horietan ekitaldi honetan parte hartzen duten pertsona guztien segurtasuna nagusitu behar dela (parte-hartzaileak, antolatzaileak, laguntzaileak...), martxa hau gozatzeko pentsatuta eta diseinatuta baitago.

Espero dugu gure erabakia ulertuko duzuela, gure probaren alde jarraituko duzuela eta data berrian gozatu ahal izango dugula. Laster ikusiko dugu elkar DBD-n!

Eskerrik asko! 

-Donostia Baiona Donostia Antolakuntza- 

 

 

Laguntzaileak/Colaboradores