Leonen denboraldiko azken partidan, Montse Puchek Matxalen Ziarsolo eta Eli Pinedo kapitanei emandako atsedena aprobetxaturik Maialen Husillos eta Eider Lizarbe deitu zituen taldearekin bidaia egiteko.
Aurrenekoak Canyamelar Valencia taldearen aurkako deialdian sartu zen, Bera Bera bajaz beteta zegoelako. Zarautzen jokaturiko partidan azken bost minutuetan izan zen pistan hegalekoa. Horregatik, Lizarbe eta Husillos aurreneko aldiz egin zuten taldearekin bidaia eta horrek suposatzen duena: autobusean ordu asko, ohiturak, bokatak, bromak e.a.
Maialen Husillosek lehenengo nahiz bigarren zatian minutu batzuk jokatu zituen. Raquel Caño golegilea izan zuen aurrean eta lan ttukuna burutu zuen. Eider Lizarbe -argazkian eskubi aldean- bigarrenean atera zen, ‘2’ postuan defendatu zuen eta egin zuen blokaketa bat aipagarria izan zen.
Ohorezko mailarekin egindako entrenaldiak dela eta eskertu eta saritu nahi izan zuen Puchek. Aurten beraiek izan dira ohorezko mailan debuta egin dutenak. Udane Rodríguez hiru deialdietan izan da Maite Zugarrondoren baja betetzen, partida konplikatuak ziren orduan: Alcobendas, Zarautzen Valentziaren aurka eta Elxen, baina jokatzerik ez zuen izan. 2012ko maiatzean debuta egin zuen Olatz Ramon aurreneko partidako deialdian sartu zen.
Harrobiko jokalariei aukerak ematen jarraitzen ari da Bera Bera. 2012az geroztik zortzi dira ohorezko mailan debuta egin dutenak: Uxue Ezkurdia, Olatz Ramon, Esther Arrojeria, María Akuña, Nora Azurmendi –Helvetia Alcobendasekin-, Maitane Etxeberria, Maialen Husillos eta Eider Lizarbe. Azkeneko hiru urtetan txapeldun irten den taldearentzat ez da marka makala.
Argazkia: 7foto7
Bera Bera Eskubaloiak datorren urteko plantillarako Tania Yáñez bizkaitarra eta Judith Sans kataluniarra fitxatu ditu eta, ondorioz, Alicia Fernándezekin bat egingo dute.
29 urteko Tania Yáñez oso denboraldi onak burutu ditu Prosetecnisa Zuazo Barakaldon, non azkeneko hiru denboraldietan aritu den Castro Urdialesetik etorrita. Barakaldoko hegalekoa iazko denboraldiko golegile nagusiena izan zen partidako 8,5 gol sartuz.
21 urte bete berri dituen Judit Sans jokalariak Castelldefelesetik Helvetia Alcobendasera pasatu zen aurtengo denboraldian. Defentsarako dituen dohaiak izan dira nagusi bertan eta erasoan, bataz beste, hiru gol sartu zituen. 1,76 m. altuerarekin talde gipuzkoarran protagonismo handia izango du datorren denboraldian.
Larunbat honetan Elgoibarren (19etan), lau nazioen txapelketan, bi jokalariak elkarren aurka arituko dira, aurrenekoa Euskadirekin eta bigarrena Catalunyarekin. Alicia Fernández, aldiz, ez dator Galizarekin.
Egungo plantillarekin emango diren kontratuen luzapenak zehaztu aurretik, Bera Berak lehenengo lerrorako kalitate handiko hiru jokalari lotu ditu dagoeneko: Ana Martínez, Alicia Fernández eta Tania Yáñez.
Argazkia: Valentín González de Garibay.
Gipuzkoako kopako finala partida bakarrera jokatu zen larunbatean Zumaian eta Bera Bera kadete taldeak Zarazpe Lakatuak Pulpo KE gainditu zuen 18-35 bigarren zati bikain baten ostean.
Harrobiko beste taldeen emaitzetan aldiz, porrotak. Infantil mutilek Bergararen aurka galdu zuten eta Foru Aldundia txapelketan kadete neskak 16-25 Carpintería Baskongada taldearen aurrean.
Bera Berak ez dun 17. garaipen jarraian lortu Leonen baina berdinketarekin, denboraldi batean puntuen errekorra gaindutu zuen. Gipuzkoarrak 48 punturaino iritsi dira, 23 garaipen, bi berdinketa eta porrot bakarra. Atzetik, Rocasak 45 eta Mecalia Atlético Guardés, 42.
Azken lau denboraldietan, Bera Berak zortzi partida baino ez ditu galdu eta bost berdindu. Azpitxapeldun atera zen denboraldian, donositarrak Itxakoren aurkako bi norgehiagokak gol bakar batez galdu zituen eta Elxen eta Leonen berdindu –liga 45 puntuekin amaitzeko-.
Aurreneko ligako denboraldian, Bera Berak Elxe eta Valentzian galdu zuen eta A Guardan, berdindu. Liga 47 puntuekin irabazi zuen, iazko denboraldiko marka bera, hau da, bi porrot Alacanten eta Telden eta Leonen berdinketa bat azken partidan. Bigarren gelditu zen Rocasa, 44 puntuekin.
Iaz bezala, Carobels Cleba León eta Bera Berak ligari amaiera jartzeko berdindu dute gaur arratsaldean (25-25), bertako taldeak partida iraultzeko aukera izan duelari hamahiru minutu faltan 17-23 ostean.
Partida hasieran gol gutxi (10 min. 2-2). Bera Berak tartea hartu zuen Arrojeria eta Elorzaren golei esker eta horren ostean Silvia Ederraren ekarpenarekin. Cleba Leónek Raquel Caño zuen golegile nagusiena eta berak aurretik jarri zuen bere taldea atsedenaldira iritsi aurretik (12-11).
Puchek jokalari guztiak erabali zituen eta lehenengo zatian Maialen Husillos gaztea ere bai. Bigarrenean Arrojeria eta Elorzak abantaila eman diote Bera Berari eta gero Núñezen bi golekin (37. min. 14-17).
Bera Berak aldea kudeatu nahi zuen. Puchek ohorezko mailan debutatzeko aukera eman dio Eider Lizarberi. Eta Etxeberriak 17-23 jarri du. Baina Cleba Leonek ez du amorerik eman eta Alba Menéndezen bi kanporaketa lagun, Ubillosen gol batekin partida berdindu du eta gero aurretik jarri du bere taldea Alba Blancok. Azanzak berdindu du lehia baina Marina González Cleba aurretik jarri du berriro.
Pucheren hutsarte ostean, Núñezek gola sartu du eta azken baloian Tempranok pibotea aurkitu du baina ez du asmatu Palominoren aurrean.
Fitxa: Carobels Cleba León 25, Bera Bera 25
Carobels Cleba León 25 (12+13): Palomino, Caño (8), González (5), Méndez (3), Lito (2), Ubillos (1), Blanco (1), Calvo, Cabello (1), Hippert (1), Lozano, Prieto (2), Seco eta Viñuela (1).
Bera Bera 25 (11+14): Zugarrondo, Etxeberria (3), Menéndez (2), Núñez (3), Elorza (7), Arrojeria (4) eta Ezkurdia–-- titular – Martínez (2), Ederra (3), Arizaga, Azanza (1), Husillos, Lizarbe eta Temprano (o.a.)
Epaileak: Antonio Martín (Gaztela Leoi) eta José Luis Fernández (Asturias).
Kanporatuak: Ubillo (2) eta Calvo Carobelsetik eta Arrojeria eta Menéndez (2) Bera Beratik.
Partzialak: 1-1, 2-2, 3-4, 6-7, 9-9, 12-11 –atsedenaldia- 14-14, 15-18, 17-21, 18-23, 22-23 eta 25-25