Ligarik ez dagoela aprobetxatuz, Bera Berak bihar Oñatin lagunarteko partidu bat jokatuko du Marina Park-en aurka. Talde hau Ohorezko Mailan dago, eta beraz ligan ere beraien aurka arituko da Bera Bera. Partidua ETEO-ren 50º urteurrena dela eta antolatu diren jardueretako bat da.
Norgehiagoka 19:00tan izango da Zubikoa kiroldegian eta sarrera dohakoa izango da. Donostiarrak euren forma puntua hobetzen saiatuko dira larunbatean Castron jokatuko duten ligako partiduari begira. Aupa neskak!
Bera Bera eskubaloi taldearen harrobiko taldeek asteburu honetan hainbat lagunarteko partidu jokatuko dituzte liga hasierari begira, urriaren lehenengo aste bukaeran izango dena.
Bihar arratsaldean Bidebietako Polikiroldegia oso animatua egongo da. Lehenengo gazteenek (infantilak) lagunarteko partidua jokatuko dute Itxakoren aurka 17:00tan. Behin partidu hau bukatuta, 18:30etan kadeteak irtengo dira kantxara berriro ere Itxakoren aurka jokatzeko. Lizarrako taldeak beraz gure taldeen prestakuntzan parte hartuko du.
Bukatzeko, seniorrak Galtzarabordako Polikiroldegian jokatuko dute Ereintzaren aurka. Larunbatean izango da baita ere, 16:30etan.
Bera Bera eskubaloi taldearen lateral bikainak, Beatriz Fernandez, Espainiako selekzioa Madriden egiten ari zen kontzentrazioa utzi behar izan du, zuntz haustura bat duelako.
Lesioa pasa den larunbatean gertatu zen Monovar Urbacasasen aurkako partiduan, eta larria ez den arren, kantxatik kanpo denbora bat edukiko du. Oraingoz gimnasioan lan egitea tokatuko zaio, eta urriaren 2an Castroren aurka jokatuko den partidurako duda da.
Bera Bera Eskubaloiak gaur garaipen malgua lortu du Zarautzen aurka Bidebietan Euskadiko Koparen finalerdietan (34-20). Horrela, finala jokatzeko txartela lortu dute.
Donostiarrak hotz hasi dira, eta ia lehen zati osoan ezin izan dute markagailuan alde egin, nahiz eta aurretik joan. Hala ere, atsedenaldira iritsi baino lehen euren kalitatea erakutsi dute, eta lau goleko errentarekin joan dira aldageletara.
Bueltan tendentzia hau konfirmatu egin da, eta Bera Bera Zarautzen gainetik pasa da kontraerasoan. Trantsizio azkarrak izan dira Reyes Carrereren taldearen klabea. Zulai Agirre bikain baten gidaritzapean, pixkanaka euren errenta handitzen joan dira, bukaerako 34-20ra arte. Orain Zuazoko bizkaitarren aurka jokatuko dute finala.
Bera Bera: Katarina Tomasevic, Melinda Berta(2), Alba Menéndez (1), Anita Campa(5), Matxalen Ziarzola(5), Zulai Agirre(5), Verónica Cuña(6) -Hasierako zazpikoa- Eider Rubio (1), Wendy Obein, Libe Altuna(4), Anna Punko (5)
Kanporaketak: Verónica Cuña (1), Alba Menéndez(2), Anita Campa(2)
Zarautz: Maider Collantes, Haizea Goikoetxea(3), Maialen Mujika(5), Ane Del Hoyo(1), Araitz Urtiaga(1), Nerea Arregi(2), Maite Alcoba(2) –Hasierako zazpikoa- Maialen Cárdenas(1), Maddi Etxeberria(1), Andrea Irastorza, Nagore Odriozola, Oihana Rey(4)
Kanporaketak: Maddi Etxeberria(1)
Markagailua: 4-3, 7-4, 9-5, 10-8, 12-10, 15-11(descanso), 18-11, 23-14, 25-16, 28-17, 29-19, 34-20
Arbitroak: Jose María Leal, Javier Ramiro
Bera Berak bihar, asteazkena, Euskadiko Koparen finalaurrekoa jokatuko du Bidebietako Polikiroldegian. 18:30etatik aurrera izango da, eta Zarautzen aurka, 1º maila nazionalean dabilen talde gipuzkoarra.
Beste finalaurrekoan Zuazo eta Kukullaga taldeak egon ziren aurrez aurre, eta lehenengoek eraman zuten garaipena (30-29). Orain arerioaren zain daude Euskadiko Kopako finalean, non Bera Bera egon beharko litzatekeen.
Hala ere, ez da Zarautz gutxietxi behar, ilusioz beterik baitatoz Donostiara, eta gauzak ondo egiteko gogoarekin. Bera Beraren helburua txapelketa hau irabaztea da, baina era berean, Reyes Carrereren neskak euren jokoa hobetu nahi dute. Beatriz Fernandez eta Dara Carvalho partidua galduko dute, euren selekzioekin daudelako.