Bera Bera

Select your language

Bera Beraren harrobiko taldeek euren ligetako jardunaldi berri bat jokatu zuten pasa den larunbatean, eta berriro oso emaitza onak lortu zituzten. Goizean infantilak hasi ziren lanean. Kasu honetan, A taldeak ezin izan zuen ezer egin Pasaian Ereintza indartsuaren aurka, eta 19-4 galdu zuten. Emaitza honen zauriak laister itxi zituen hala ere B taldeak, etxean Leizarani 29 eta 11 irabaziz. Nagusiagoak bestalde, ezin hobeto aritu ziren. Kadeteak ligan primeran jarraitzen dute, eta 6ean utzi zuten Aloña Mendi B. Beraiek 31 gol egin zituzten gainera. Egian jokatu zuten jubenilek, eta kasu honetan ere partidua eurek eraman zuten. 30-22 irabazi zioten Pulpori. Seniorrek ere arerio hau izan zuten, eta jubenilek bezala, irabazi egin zieten baita ere. Zumaian izan zen, 20-24 emaitzarekin.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores