Bera Bera

Select your language

Bera Bera eskubaloi taldeak bihar Lizarran urteko azken liga partidua jokatuko du, eta liderraren aurka izango da gainera. Itxako indartsua ABF ligan jaun eta jabe izaten ari da aurten ere. Bera Bera hala ere, inongo konplexurik gabe joango da, eta euren aurrean aukera handi bat dutela jakinda. Itxakoren aurkako partidua hori izan behar da, aukera handi bat, eta ez ezinezko bat edo lehenbailen pasa beharreko “estuasuna”. Ezta inundik ere. Bera Bera zerbaitegatik da kategoria honetako hirugarren talderik indartsuena, eta Castrok nafarrei susto handi bat eman bazien, Bera Berak ere horretarako gaitasuna du. Itxako gainera partidu garrantzitsu bat jokatzetik dator, igandean Alemanian jokatu zuena, horregatik ez dira beti bezain fresko egongo. Hala ere, engainuan erori gabe, ez dago dudarik ligako talderik indartsuenaz ari garela, eta bere jokalariak “galaktikoak” direla. Patri Pinedo, Alexandría Barbosa, Emiliya Turey edo Raphaelle Tervel frantses bikaina dira, besteak beste, euren izarretako batzuk. Donostiarrak bihar bertan joango dira Lizarrara, talde osoarekin, eta moralez gainezka pasa den asteburuan Elx-en aurrean emandako erakustaldiagatik. Lehiaren klabea defentsan oso fuerte egotea izango da, gure armarik onena baita, eta horrela Itxakok eroso jokatzen utziko dioten abantailarik lortu ez dezan. Partidu honen ondoren, liga gelditu egingo da urtarrilaren 8ra arte, abenduaren 7tik 19ra Emakumezkoen Europako Txapelketa jokatuko baita Norbegian eta Danimarkan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores