Espainiako Taldeak ez du hurrengo Europako txapelketa jokatzeko sailkapena lortu, Portugalen aurka eta Norvegiaren aurka alde minimo batekin galdu ondoren. Egun batzutan atseden hartu ondoren bi jokalariak prest aurkitzen dira berriz ere taldearekin lanean hasteko, larunbatean Bidebietan Eldaren aurka jokatu behar duten hurrengo partidua prestatzeko. Esperientzia oso ona izan da bi jokalarientzat eta Nely Carlak nazionalitatea lortu ondoren selekzioarekin jokatzea lortu du, bere helburuetako bat gauzatuaz.
Bi jokalariak igandeak 20 an itzuli ziren eta dagoeneko taldearekin aurkitzen dira hurrengo larunbatean Eldaren aurka jokatu behar duten partidua prestatzen. Valentzian egon dira eta Ferrobus taldearen aurka jokatutako lagunarteko partidua selekzioak galdu egin zuen. Selekzioaren hurrengo deialdia Maiatzan izango da eta bi jokalariak berriz deituak izateko itxaropena dute.
Talde jubenilak igandeak 13 an Bidebietan 10:00 etan Legazpiako Aitxuri Jatetxearen aurka jokatu zuen, partidu atsegingarria izan zen eta Gipuzkoako Federazio Txapelketako TXAPELDUNA aldarrikatu zen.Donostiakoak hobetuz doaz eta hurrengo 26 an hasten den Gipuzkoako Kopa lortzeko hautagai sendoenetakoak dira. Txapelketa berri honetan Euskal liga jokatzen egon diren taldeekin aurkituko dira, denboraldi honetan oraindik inoiz jokatutako taldeak . Berriz ere partiduko golegilea Naiara Elgarresta izan zen 11 golekin. Jokalari hau taldeko oinarrizko jokalari bihurtu da eta denboraldi bikaina burutzen ari da, partidu askotan 10 gol baino gehiago sartzea lortuaz. Bere aurrerakuntza bikaina izaten ari da, duela bi denboraldi ere gipuzkoako goleagile haundiena izan zen kadete mailan eta aurten bide onean aurkitzen da jubenil mailan ere lortzeko. ¡¡¡ ANIMO !!! Hurrengo partidua Andoainen izango da, larunbatak 26 an Leizaranen aurka.
Larunbatak 12 an 18:00 tan Akabak Lizarrako Itxakoren aurka jokatzen zuen, bi taldeen europarako postua lortzeko ahaleginentzat partidu garrantzitsu batean.Aukera honetan donostiakoak ezin izan zuten lizarrako taldea gainditu eta europako postua lortzeko aukera korapilatu egin zaie. Partidua bi taldeek elkarren artean azaldu zuten errespetuagatik bereizia izan zen eta bi taldeen jokauan eragin haundia izan zuen. Defentsak oso indartsu izan ziren eta bi taldeen urdiritasunak bi taldeak inoiz baino akats gehiago izatea eragin zuen. Lehen zatian, hasierako berdinketaren ondoren, nafarroakoak 15. minutuan abantaila hartzen joan ziren, eta donostiakoen ezinaren aurrean, atsedenera 6 goleko errentantarekin heldu ziren (15-9). Bigarren zatian Akaba markagailuari bira emateko gogoz atera zen, erasoa azkartuaz eta defentsa gogortuaz, baina bi goleko aldearekin jartzea lortu arren, Itxakok azken minutu arte presioa mantentzea lortu zuen. Donostiatik zale ugari hurbildu ziren eta partidu guztian zehar taldea animatzen egon ziren. Donostiakoen golegile haundiena Esme Lopez izanzen 6 golekin. Hurrengo partidua Bidebietan izango da, larunbatak 26 an, 19:30 tan, Eldaren aurka. Epaileak asturiaseko Fernandez eta Lopez Rodriguez izango dira. Donostiakoak partiduaren garrantziaz jakitun dira eta europan parte hartzeko postuetan mantentzeko puntuak lortzea beharrezkoa bihurtu da.
Larunbatak 5 ean 19,30 tan, Bidebietara Kataluinako Arrahona taldea etorri zen, sailkapeneko azken aurreko postuan aurkitzen den taldea. Bertan Bera Berako Eider Rubio jokalari oia zegoen eta harmailetan senide eta lagunengatik babestua eta animatua izan zen. Partidua espero zen bezala, jokatu beharreko partidua izan zen besterik gabe eta lehen zatian donostiakoak defentsan zenbait arazoekin, kataluinakoei joku eroso bat egiten utziaz, atsedenera alde minimoarekin iritsi ziren 14-13. Bigarren zatian berriz partiduari bira eman eta pixkanaka Akabak gora egin zuen, azkartasun eta bizkortasun haundiarekin. Aipagarria Anna Andryushchenkok jokatutako partidua, 5 gol egin zituen eta aurkako defentsa behin eta berriz puskatzea lortu zuen, penaltiak eta kanporaketak behartuz. Era berean aipatzekoa da Nely Carlak azaldutako eraginkortasuna goleagile bezala, jaurtitako 10 penaltiak sartu eta guztira partidua 14 golekin amaitu zuen. Akabaren hurrengo partidua nafarroako lurretan izango da Lizarrako Itxakoren aurka, bi taldeentzat garrantzi haundiko partidua izango dena. Partiduko epaileak Muro eta Rodríguez internazionalak izango dira eta larunbatak 12 an 18:00 tan jokatuko dute.