Bera Bera

Select your language

Sekulako asteburua izango da aurretik daukaguna, Bera Beraren harrobiko talde guztiek partiduak izango baitituzte, eta kasu batzuetan gainera, bi izango dira jokatuko beharreko lehiak. Jokatzen lehenak B taldeko infantilak izango dira, bihar bertan Bidebietan jokatuko baitute arratsaldeko 17:00etan. Egia izango dute arerio. Gipuzkoako txapelketaren azkenaurreko partidua izango da. Larunbat goizean jada, infantiletako A taldeak Donostiako Gasca kiroldegian Federópticos Ikus Elgoibar hartuko du 10:30etan. Bestalde, kadeteek eta jubenilek Gipuzkoako Kopan bi partidu izango dituzte aste bukaera honetan. Pasa den astean izan zuten hasiera bikainaren ondoren, orain bi lehia edukiko dituzte sailkapenaren buruan ezartzeko. Larunbatean 16:00etan jokatuko dute bi taldeek lehenbizi. Kadeteek Zarautzen arituko dira Bartolo Jatetxearen kontra, eta jubenilak Usurbilera joango dira etxeko taldearen kontra jokatzeko. Jokatu eta ez da atsedenerako betarik egongo, hurrengo goizean, 10:00etan, beste bi lehia izango baitituzte. Kadeteek Lauko Elgoibar jasoko dute Bidebietan eta jubenilek Egian jokatuko dute Andoaineko Leizaranen kontra. Senior taldeko nagusiek ere partidua izango dute atsedenaldiaren ondoren. Gipuzkoako Kopan baita ere, Atez Ate Usurbil indartsuaren kontra arituko dira Bidebietan 16:00etan larunbat arratsaldean. Hau guztia gutxi balitz bezala, Bera Bera eskolako neska-mutilek Larramendi Ikastolak antolatutako Txapelketan parte hartuko dute. Mungian ospatuko da larunbatean goiz oso zehar. Txikiak gogoz gainezka daude eta ziur primera pasako dutela.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores