Bera Bera

Select your language

Bidebietako kiroldegian bihar 19:00etan denboraldi honetako azken partidua jasoko du, ligako azkenaurrena. Bera Berak Vicar Goya jasoko du, lehen mailan bere jarraipena jokatzen ari den taldea, baina donostiarrek ere badauzkate gauzak jokoan. Taldeak Europan jokatzeko txartelari dirdira eman nahi dio bere zale fidelei garaipena eskainiz. Denboraldia neurri batean luzea egiten ari zaio Bera Berari, baina hala ere urtea bikaina izatean ari da. Bi jardunaldi faltan Europarako txartela ziurtatu du matematikoki, eta orain helburua ahalik eta gorenen bukatzea izango da, sariak desberdinak izan baitaitezke. Horretarako ezinbestekoa da bihar Bidebietan jokoan jarriko diren puntuak lortzea. Klubak partidua euren zaleentzat eta taldearentzat festa bat izatea nahi du, baina horretarako beharrezkoa da Bera Berak lehia irabaztea. Ilusioz beteriko denboraldi bati agur esateko modu ezinhobea litzateke. Reyes Karrere entrenatzaileak argi duena da “taldeak ez du porrotaren zaporearekin denboraldia bukatzea merezi. Taldeari dagokion moduan amaitu behar dugu. Gainera irabazten amaitzeak sendotasun sentsazioa ematen du”. Helburua bete egin da, eta Karrererentzat honek taldeari liberatzeko balio behar dio: “orain arte presiopean jokatu dugu beti. Helburua beteta, gure beharra da beste freskotasun bat erakustea, poztasun eta sakontasun gehiagorekin jokatzen lagunduko digun erlaxazioa edukitzea. Etxeko lanak eginak edukitzea ona izan behar da taldearentzat”. Egutegia oso gogorra izaten ari da Bera Berarentzat, jokoan gauza asko dituzten taldeen kontra aritzea tokatzen ari baitzaie. Duela zazpi egun Ro Casa izan zen, eta orain Vicar Goya, sekulako beharra duen beste talde bat. Bi partiduek duten parekotasunagatik galdetuta, Bera Beraren entrenatzaileak uste du “diferentzia nagusia etxean arituko garela da, non oso indartsuak garen. Argi dago gure intentsitate maila askoz ere handiagoa izan behar dela, eta espero dut Kanarietan jasotako egurrak ikasteko balio izana”. Karrerek Vicar “erasokorra” espero du. “Ez dute beste aukerarik. Dena ari dira jokatzen. Defentsan joku modu asko dituen taldea da, alternatiba asko dauzka. Alesia Kurchankova da taldeko liderra, gidaria nolabait. Garrantzitsua izango da hau gelditzea. Baita gure jokalari ohia Ana Petrinja, kanpoko jaurtiketa bikaina duena, eta taldeari sakontasuna ematen diona”. Ea Bera Bera duen onena emateko gai den, horrela zaleei garaipena eskaintzeko. Ziur bihar Bidebietara hurbiltzen diren guztiek primeran pasako dutela, eta bertan egongo den festa ez dutela ahaztuko. Europara ez da egunero joaten.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores