Bi eguneko atsedena hartu eta gero, Bera Bera Eskubaloia entrenamenduetara itzuli da datorren asteburuan ligako jardunaldirik egon ez arren.
Izan ere, bost jokalari euren selekzioekin daude. Pasa den astean, Antonella Menak ezin izan zuen Itxakoren aurkako partida jokatu Argentinarekin Hungarian zegoelako, bestetik, Eli Pinedok eta Bea Fernandez Danimarkan World Cup txapelketa jokatzen ari dira eta Darly Zopbi eta Dara Carvalho Brasilekin Austrian daude.
Abenduaren 2tik 18ra Brasilen ospatuko den Munduko txapelketa prestatzeko dira partida hauek. Pinedok eta Fernandezek Suediaren aurka jokatuko zuten atzo, gol bana sartu zuten baina Espainiak 19-24 galdu zuen. Gaur arratsaldeko 8etan Danimarka izango dute aurrean eta ostegunean, Rusia.
Bestalde Bera Berako gainontzeko jokalariek gaur arratsaldeko entrenamenduan Donibaneko senior mailako gizonezkoen aurkako partida jokatuko dute.
Eider Rubioren gol batek markagailuan Bera Berak merezitako berdinketa jarriko zuena ez dute ontzat eman epaileek denboraz kanpo zegoelakoan.
Hiru segunduren faltan, Eider Rubiok langara bidali du Bea Fernandezi egindako penaltia, Eli Pinedok ikutu ostean, Eiderrek berriro baloia jaso eta Navarro atezaina gainditu egin du, halere ez da markagailura igo.
Oso partida bizia, sutsua eta emozioz beterikoa izan da. Bera Bera Eskubaloian Europako azpitxapeldunen aurrean irabazteko aukera izan du, oso defentsa onari, Zoqbiren lehenengo zatiari esker eta erasoan Berta eta Bea Fernandezen fin ibili direlako.
Azkenean, Eider Rubiok ezin izan du penaltia gauzatu –jaurtitutako laurak sartu ditu une hori iritsi arte- eta donostiarrek punturik gabe itzuli dira.
Itxako 27 - Bera Bera 26
Itxako (13+14): Silvia y Mirjana, Andrea 1, Tervel, Zulai 3, Alonso 1, Maja 2, Barbosa 7, Egozkue 1, Nekane, P.Pinedo 3, Macarena 3, Carmen 6 eta Deonise.
Bera Bera (14+12): Zoqbi, Berta 7, Punko 2, Rubio 6, Bea Fernández 5, Dara 2, Pinedo 2, Cuña 2, Altuna, Ziarsolo eta Campa
Epaileak: Escudero anaiak.
Partzialak: 2-2, 4-5, 7-7, 9-9, 11-12, 13-14; 15-15, 20-17, 21-19, 22-22, 25-24, 27-26
Bea Fernandez jokalari internazionalak ezin izan du gaurko entrenamenduan parte hartu pasa den asteazkenan behatz batean jasatako kolpeak eraginda. Ondorioz, behatza puskaturik izan ez arren, ezker hegalak zain egon beharko du biharko (6,30etan, Lizarran) Itxakoren aurkako partida iritsi arte jokatzeko gai den erabakitzeko.
Reyes Carrere entrenatzaileak Antonella Mena eta Alba Menendezen bajak ditu. Pibotea Argentinarekin Hungarian dago eta zarauztarra hernia diskalak eragindako lesioa gainditzen ari da.
Baja hauek izan arren, donostiarrek partida ona egiteko asmoa dute, aurrez aurre egungo txapelduna eta Europako azpitxapelduna izan arren. Asfi Itxakok ere Nerea Pena eta Begoña Fernándezen bajak izango ditu bihar.
Eskubaloiaren festa
Ohorezko mailako partida iritsi baino lehen eskubaloiaz disfrutatzeko aukera dago. Izan ere, goizeko 10etatik aurrera 2ak bitartean Bera Bera eta Itxakoko kadete eta infantileko taldeak partida ugari jokatuko dituzte eta arratsaldeko 4etatik aurrera Lizarreria Kiroldegian bertan jubenilen txanda izango da.