Bera Bera

Select your language

Bihar, irailak 1 larunbata, Donostiako Bidebieta kiroldegian Bera Bera Eskubaloia eta Asfi itxako Navarra taldeek XII. Superkopa izango dute jokoan arratsaldeko 5,30etatik aurrera. Bera Bera Eskubaloiak laugarren txapelketa ofiziala irabazteko aukera izango du. 2007. eta 2009. Urtetan Kopa eskuratu zuen eta Superokopa 2008an Cementos La Unión Ribarroja (21-18) Bidebietan irabazi ostean. Donostiarrek eta lizarratarrek Bera Beraren etxean jokatu zen 2009ko Superkopa, Itxakok gol batez nagusitu zelarik (23-24). Horrela, Bera Berak laugarren Superkopa jokatuko du bihar. Aurrenekoa 2007an izan zen, Kopa irabazi eta handik hiru egunetara. 2006. urtean Kopako azpitxapelduna izan zen Bera Bera eta Cementos la Unión Ribarroja taldeak Liga eta Kopa irabazi zituen. Horrela, Kopa Donostiara etorri zen orduan eta Superkopa, Valentziara. Bigarren finala Bidebietan irabazi zuen 2008an eta hirugarrena Itxakoren aurka Donostian gol batez galdu zuena. Atzo, Egian Frantziako Míos Biganos taldearen aurka galdu zuen partidan, aurtengo denboraldia ekingo dion taldea bildu zen lehenengo aldiz. Salneurriak eta abonoak Bera Berak salneurri merkeak ezarri ditu Superkopa ikusteko. Helduek bost euro ordainduko dute eta gazteek (10-16) eta jubilatuek, hiru. Partida hau abonamenduan sartuko da, halera, bazkideei eskatzen zaiena da ordainketaren agiria erakutsi dezatela. Zentzu honetan, gogoratu Bera Berak aurten ez dituela prezioak igo. Horrela, helduek 65 euro ordainduko dute, jubilatuek eta gazteak (10-16) 35 euro. Horrez gain, peñako bazkideek 12 euro ordainduko dute eta Bera Bera Eskubaloiko jokalarien senideek erdia, hau da, helduek 32,50 euro eta jubilatu eta gazteek, 17,50 euro.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores