Bada egun batzuk ETB1eko Sutanblai gazteei zuzendutako saioak gure gazteen entrenamendu bat grabatu zutela, hainbat galdera ere egin zieten. Ikusi nahi izanez gero gaur ostiralean 16an arratsaldeko 16:00etan eta bihar larunbata eguerdiko 12:00etan ikusi dezakezue ETB1en. Baita www.eitb.com/sutanblai orrian sartzen bazarete ikusteko aukera edukiko duzue
Esme Lopez medikuaren alta jaso du. Erabat osatuta ez egon arren oso ondo doa bere belaunaren sendatzea. Nahiz eta pixkanaka joan behar pistako ariketak egiten ari da dagoeneko eta ezbeharrik ez badago liga txapelketa berriz hasten denerako prest egongo da taldean sartzeko
Ez da zorte handirik egon zozketan, Txapeldunen Ligako D multzotik 3garrena geratzen dena izango da Akaba Bera Beraren aurkari. Baino oraindik multzo horretako konpetizioa ez da bukatu eta datorren urtarrilean erdialdera baieztatuko da zein izango da aurkaria. Dena den, aukera handiak daude ZRK Buducnost T-mobile Montenegroko taldea izatea, Natasa Krnic gure jokalariaren talde ohia, hirugarrenak baitdoazte 2 punturekin bakarrik.
Behintzat oraingo honetan, Akabak kanporaketako bigarren partida Donostian jokatuko du.
Ostiralean eta igandean jokatutako Europako Errekopako Txapelketaren kanporaketa, Akaba Bera Berak erraz gainditu zuen.
Errenterian jokatutako joaneko partida 29-23 irabazi ondoren eta suitzarren taldearen maila ikusita, kanporaketa etxean geratuko zela ikusi zen. Donostiako itzulerako partida lehenengo zatitik Akabak aurrea hartu zuen eta atsedenaldira 12 eta 18 aldearekin iritsi ondoren, bigarren zatian Akaba Bera Bera bakarrik ikusi zen Bidebietako kiroldegian.
Beraz, final zortzirenetara iritsi da beste behin. Bihar asteartea, eguerdiko hamabietan Vienan egingo den zozketari itxaron beharko dugu jakiteko hurrengo kanporaketako aurkaria. Orain askoz zailagoa izango da, zozketan besteak beste, talde hauek topatuko ditugulako: Leipzig (alemania) Akaba kanporatu zuen 04-05 denboraldian EHFko final zortzirenetan, nahiz eta donostiarrak etxean 37-34 irabazi, alemanian, 26-33 galdu zen; Le Havre (Frantzia) Darly Zoqby Akabako atezain ohia jokatzen duen taldea; Rumentul Brasov (errumania) errumaniako liga indartsuan bigarren zailkatuta dagoena; Vejen (danimarka) edo Mostar (bosnia) Astrakhan taldea kanporatu duena, iaz Akaba kanporatu zuena Errekopako final zortzirenetan.
Oso lan zaila hurrengo kanporaketarako espero zaiona Akabari
Bihar asteartea, eguerdiko 12:00etan, Vienan egingo da hurrengo kanporaketarako zozketa non Akabaren final zortzirenetako aurkaria ezagutu da. Suertatu diezaizkiokeen taldeak hauek dira: Txapeldunen ligatik kanporatzen diren lau talde, Errumaniako Rumentul Brasov eta Jolidon Cluj-Napoca, Norvegiako Gjerpum Handball eta azkenik, Leipzig talde alemaniarra. Beraz, oso zaila dago kanporaketa honetan talde samur bat tokatzeko.
Hala ere, aurrez, guztien artetik erosoenak Jolidon Cluj-Napoca eta Gjerpum Handball izan daitezke.
Talde errumaniarra 6garren dago kokatua bere herrialdeko ligan eta ez du atzerritarrarik, non, Mihaela Senocico zentrala eta internazionala golegile bezala nabarmentzen da. Fase honetara iritsi da Dornbirun Schoren talde austriarra oso erraz kanporatu ondoren. Norvegiarra, berriz, 5garrena dago kokatua bere ligan eta errumaniarra bezala, oso erraz Kavadarci talde Mazedoniarra gainditu ondoren final zortzirenetarako sailkatu da.