Asteburu honetako partidarik interesgarriena Elgoibarren jokatuko da. Azken jardunaldian Senior mailako Egia Bera Bea eta Tecnifuelle Elgoibar lidergoa izango dute jokoan, liderra eta bigarrena izango baitira aurrez aurre. Mauge Gezalak zuzentzen duen taldeari berdinketa bat balio dio. Partida, Olaizaga kiroldegian 18etan hasiko da.
Bera Bera Egia infantil Bi izan ezik, gainontzeko taldeak etxetik kanpo arituko dira. Maria Graciaren taldeak Gipuzkoako txapelketako hurrengo faseari ekingo dio, aurreneko fasea irabazi ostean. Igandean 12etan Paco Yoldin Pizzeria Marina Pulpo KE hartuko du.
Maila honetako beste taldeak Egian izango du hitordua larunbatean 16,45etan Egia Bera Bera taldearen aurka Foru Aldundia txapelketan.
Bestetik, Bera Bera Egia kadete taldean Urnietan jokatuko du bertako Mecanizados Kamox taldearen aurrean, larunbatean 16etan.
Euskal ligan, jubenil mailako taldeak Zarautza abiatuko da Aiala Zarautz KE taldearen aurka aritzeko Aritzbatalden 12etan. Eta Bera Bera Egia kadete Barakaldon, Zuazon aurka Lasesarren igandean 12,30etan.
Lehengo asteazkenean Itxakoren aurka lortutako garaipena ostean, Bera Berak berriro etxetik kanpo ekingo dio ligako 16. Jardunaldian. Oraingo honetan bihar larunbata (20etan, Martín Rodríguez eta Daniel Portela, Galiza) Etxebarrira abiatuko da Kukullagaren aurka jokatzeko, ohiko ideiarekin ez da liga irabazteko partida, galtzeko baizik.
Sailkanpenak ez dio Bera Berari tarterik uzten. Kopari ekin baino lehen eta Bidebietan aurkari zailenak hartu aurretik, donostiarrek garaipena nahi dute Kukullagaren aurka, Alcobendas eta Rocasari puntu bana kendu dien taldea.
Kanariarrak líder partidarik galdu gabe agertu ziren Etxebarrin eta berdinketak Kopako txartela eman zien bizkaitarrei aurreneko aldiz.
Bera Bera Lizarrerian aurkeztu zuen talde berarekin egingo du bidaia. Hainbat jokalari min hartuta daude, besteak beste Eider Rubio eta Patri Elorza, honek oinean faszitis delakoa du, helere Reyes Carrere eta Martin Larrañagaren esanetara daude.
Bera Bera Eskubaloiak Gaskan hasi zuen ibilbidearekin jarraitu du Lizarrerian eta lehenengo minututik Itxakori mezu bat bidali dio, ez zuen ajerik eta ahalik eta azkarren tartea zabaldu nahi zuen markagailuan. 17-32 zalantzarik ez du adierazten eta Bera Bera sailkapen burua da.
Izan ere, Maestrok zaintzen zuen sarean amaitu dira Bera Berak bidalitako lehenengo baloiak. Itxakok penaltiz eusten zion (10. Min. 4-6) baina ezin zuen donostiarren 5-1 defentsarekin. Lehenengo lerroak Núñez, Ederra eta Elorzarekin topo egiten zuen, jaurtiketak blokeatuz eta Yamileyren urrutzen zituen.
Ederrak sartutako bi golek bidea zabaldu dute eta ondoren Pinedo eta MAtxalen Ziarsoloren kontraerasoak iritsi dira (12. min. 5-12) atsedenaldirarte jarraitu direnak (9-16).
Eta ez dira gelditu ondoren. Bigarren zatian donostiarren lehenengo golak hórrela iritsi baitira, kontraerasoetara ZIarsolo, Pinedo eta Altunak gauzatuak, 20. min 11-19 ezarriz. Ondoren, María Núñezi txartel gorria atera diote baina Bera Bera berdin jarraitu du, defentsa sendoa, atean ondo eta kontraeraso zitala.
Garaipen honekin, jardunaldiari amaiera jarri dio Bera Berak lidergoan, Elche Mustang taldeak baino puntu bat gehiago duela. Larunbatean beste bidai laburra, Etxebarrira non Kukullaga izango da zain (20etan).
Bera Berako jokalariak Itxaso Egañari oparitu diote garaipena, izan ere, Bera Berako jokalari ohiaren Miguel aita zendu baitzen.
Fitxa Itxako 17, Bera Bera 32
Itxako Navarra 17 (9+8): Maestro, Sifuentes (1), Vera do Carno (4), Arrechea, Flores (5), Varea (1) eta Barrios (2) –titularra- Jiménez (1), Tornero (2), Urdiain (1), Goñi eta Feutchmann.
Bera Bera 32 (16+16): Yamiley, Castro (2), Rubio (2, 1p), Menéndez (2), Ederra (5), Elorza (2) eta Pinedo(7) –titular- Núñez (1), Altuna (2), Dunay, Ziarsolo (8), Zoqbi (p.s.) eta Arizaga (1).
Epaileak: Ion Bustamante (Nafarroa) eta Javier Álvarez (EAE)
Kanporaketak: Pinedo, Núñez, Dunay, Rubio; Núñez, gorria (44 min.) eta Arrechea eta Feutchmann (2) Itxakotik..
Partzialak: 3-3, 4-6, 4-8, 5-11, 6-16, 9-16 –atsedenaldia- 9-18, 11-20, 13-22, 14-24, 16-29 eta 17-32.
Lehengo igandean Gaska kiroldegian Bera Berak 12 golez azpitik zegoen kanporaketa bat irauli egin zuen partidaren atsedenaldian, Imanol Reformas S.L. emandako bizikleta baten zozketa burutu zen.
Txartela sariduna 569 izan zen baina ez zen inor agertu, ondorioz, klubak txartelak begiratzeko deia egiten du. Amaia Alberro kadete mailako jokalariak saldu zuen. Bulegoko telefonoa 943458166 da.
Bera Bera Eskubaloia eta Itxako izan ziren igandean ezusteko protagonistak Europako kanporaketetan lorturiko iraulketak medio. Donostiarrek 12 gol eta nafarrek, 13 Turkian. Egutegiak elkartu ditu gaur Lizarrerian (20etan) eta liga bezalako lehiaketa bati ondoen moldatzen dena abantail handia izango du.
Otsaileko hilabetea hirutan zatitu egin zen donostiarrentzat, izan ere, hiru lehiaketa ezberdinei heldu behar izan diete. Aurrena Europari dagokiona, joaneko partida ostean ustebakean ondo atera dena. Bigarren zatiari gaur helduko dio Bera Berak, Lizarrerin helburu nagusiena dena, Liga, alegia, larunbatean Etxebarrin Kukullagaren aurka jarraipena izango dena (20etan). Eta hirugarrena Kopa, datorren astean, otsailaren 21etik 24ra bitartean Galizan.
Bai Itxakok, bai Bera Berak puntuak behar dituzte gaur. Lizarrako taldeak jaitsiera postuetatik irteteko eta donostiarrak lidergoa berreskuratzeko, Barakaldon asko sufritu zuen Elche Mustang taldearen eskueta egun. Era berean, beste pizgarria du partidak, izan ere, Itxako eta Bera Beraren arteko lehiak biziak izan dira azkeneko urtetan eta gaurkoa ere bai. Sailkapenari so eginez eta irailean gertaturikoari erreperatuz norbaitek pentsa dezake partida aldez aurretik erabakita dagoela. Oker legoke.
Bera Berak ligan sendo dagoela erakutsi du, hiru puntu bestetik ez baititu utzi bidean. Itxako, berriz, Chema Vives entrenatzailea iritsi zenetik beste bat da. Ligan azkeneko lau partidetatik hiru irabazi ditu eta nafarrak jaitsiera postuetatik irteteko zorian dira. Gainera Inga Feuchtmann ezker hegaleko jokalaria fitxatu du, bi gol sartu zituen txiletarrak Alcobendasen.
Eider Rubioren zalantzarekin egingo du bidaia Bera Berak. Donostiarrak ez zuen igandean Vistal Laczpol Gdyniaren aurka jokatu, bai ordean Nitsan Dunay orkatilean egindako bihurritua sendatuta.