Donostiako udalak Bera Bera Eskubaloiari egin zion harreran Juan Karlos Izagirre alkateak taldearen lana goraipatu zuen. “Txapeldunak zarete, Europako eskubaloi gorenean zaudete” izan ziren bere lehenengo hitzak.
Josen Gasca kiroldegian Vistal Lazcpolen aurkako iraulketa zuzenenean bizi izan zuen Izagirrek finalean ere "sufritu nuen". “Mediku bezala esaten dizuet zuen partidak bihotzekoa jotzeko modukoak direla, mesedez, ez itxaron azken segundurarte” aholkatu zien.
Kiroletako zinegotzi Josu Ruiz ondoan zuela eta Donostiako hainbat zinegotzi bertan, alkateak Bera Bera goraipatu zuen lau arrazoiengatik. “Erakusten duzuen kemena donostiarrentzat eredua da; emakumeen kirola sustatzen duzuelako; Donostiaren izena Europan zehar eramaten duzuelako eta gaur egun hirian ilusioa berpiztu duzuelako, haize freskoa zarete”. Eta hitz hauek bertso bihurtu zituen.
Matxalen Ziarsolo kapitainak alkateari zin egin zion “liga irabazten badugu bertsoa guk abestuko dugu”. Matxalenek adierazi zuen “Kopa irabazteko asko sufritu dugu”, talde guztiaren lana goraipatu zuen eta ondoren “Liga irabazi nahi dugu orain eta horretarako zaletuen babesa behar dugu Bidebietan eta Gascan” eskatu zuen.
Bera Berako presidente Fernando Diez Mintegik “Kopa berri bat irabaztea suposatzen duena” azpimarratu zuen eta arazoak arazo “ziur naiz lanaren poderioz bi ligak irabaziko ditugula, kirola eta ekonomikoa”.
Hitz ostean oparien banaketari ekin zioten, Donostiako udalak eskultura bat eman zion Bera Bera eta Matxalen Ziarsolok Marta Mojedanok Kopa ospatzeko diseinatu zuen kamiseta bat plantillak sinatuta.
Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendia eta harrobiko koordinatzaile Verónica Valverdek ohorezko mailako taldeak Liga aurreneko aldiz irabazteko duen helburuarekin bat egiteko prestatu diren ekintzen berri eman dute gaur goizean.
Horrela, abonamendu berezia aurkeztu dute, ligako azkeneko bost partidak ikusteko aukera emango duena, helduek 25 eurotan eta gazteak, 12,5 eurotan.
Kopan izandako arrakasta ostean, martxoak 2, larunbatean ligari ekingo dio taldeak, horretarako hamar norgehiagoka izango dira hizpide.
Bera Berak partida erabakigarrienak Bidebietan jokatuko ditu aurkari zuzenak hartuko baititu, Mecalia Atlético Guardés (larunbatean, 19etan), Elche Mustang (martxoak 13), Alcobendas (apirilak 6) eta Rocasa (maiatzak 4), gelditzen den partida Cleba Leonen aurka izango da apirilaren 20an.
Martxoaren 13an partida garrantzitsuena jokatuko da Bidebietan, martxoaren 9 eta 17an Cup Winners’ Cupeko kanporaketa dela eta aurreratu den jardunaldian. Egun horretan, -asteazkena 13, 19etan- izango da Bidebietan egun bigarren sailkatua, Elche Mustang, alegia. Donostiarrak puntu bat aurretik dira baina Elche da Bera Bera ligan orain arte gainditu duen talde bakarra eta Kopako final-erdietan asko sufritu zuten Reyes Carreren jokalariek finalerako txartela eskuratzeko.
Tati Garmendiak “oso positibotzat” jo du “Superkopa eta Kopa eskuratzea” eta, era berean, “ilusioz beterik gaude liga irabazteko aukerak ditugulako“aitortu du.
Horregatik, berretsi du: “guztia emango dugu”, baina “bakarrik ezin dugu” ohartarazi du. Hori dela eta “eskubaloiaren eta kirolaren zalegoari erronka honetan babesa ematea” eskatu du.
Harrobiko koordinatzaile Verónica Valverdek azaldu du “gure asmoa da Bidebieta jendez betetzea”. Horrela, ligako azkeneko bost partidarako abonamendu bereziaz gain –Europako partidak barne- “inguruko ikastetxeekin harremanetan gaude Bidebietan gazte harmaila osatu ahal izateko”.
Era berean, Elche Mustang partida asteazken batean izango denez (martxoak 13, 19etan) “oso zaila izango da gazteak erakartzea, horregatik, Gipuzkoako eskubaloiari, federazioari eta klubei egingo diogu dei berezia norgehiagoka honetara etor daitezen”.
“Eta aurrera begira, apirilean eta maiatzeko partiden inguruan aukera ezberdinak aztertzen ari gara, gauzatzen direnean horien berri emango dugu” aipatu du.
Abonamendua Bera Bera Eskubaloiak Bidebieta kiroldegian dituen bulegoetan egin daiteke edo larunbat honetan Mecalia Atlético Guardés taldearen aurkako partida aurretik (martxoaren 2an, 19etan).
Era berean. Klubak Donostiako kirol patronatoarekin harremanetan dago taberna zerbitzua lehenbailehen berreskuratzeko eta astean zehar harmailak irekitzeko, hau da, harrobiko nahiz ohorezko mailako taldeak burutzen dituzten entrenamentuak ikusgai izateko.
Espainiako hautatzaile Jorge Dueñasek Errumanian martxoaren 21etatik 24ra bitartean antolatu den Carpati Trophya jokatzeko zerrenda eman du gaur eguardian. Aukeratu dituen jokalarien artean dira Patri Elorza eta Silvia Ederra, piboteak Espainiako selekzioarekin debuta egingo duelarik.
Hautatzaileak Eli Pinedori atsedena eman dio eta aurpegi berriak sartu ditu deialdian. Espainiak martxoaren 22an Alemaniaren aurka jokatuko du, hurrengo egunean Errumania B izango da aurkaria eta igandean Errumania A. Taldea astelehenean iritisko da Madrilera.
Patri Elorza eta Silvia Ederrak martxoa mamitsua izango dute. Izan ere martxoaren 2tik 17ra bitartean Ligako hiru partida: Guardés (2an), Mar Alicante (6an) eta Elche (13an) eta Alemaniako Thüringer taldearen aurkako kanporaketa(9 eta 17an), eta Carpati Trophy jokatu ostean Aste Santu aurretik, Bera Berarekin Valentzian arituko dira martxoaren 27an.
Porriñon burutu den Kopako XXXIV. edizioa bereganatu du Bera Bera Eskubaloiak finalari Rocasari 25-24 irabazi ostean. Garaipen honekin donostiarrek hirugarren txapela eskuratu dute, aurrenekoak 2007 eta 2009an lortu zirela.
Horretarako aste osoan zehar sufritzen jakin izan du, ostegunean final-laurdenak hasi zirenean finaleko azken segudurarte.
Final-laurdenetan eta final- erdietan ez bezala, Bera Berak ez zion Rocasari erakutsi nahi partida irabazteko aukerarik zituenik. Alba Menéndezek lehenengo gola sartu zuen, defentsan 5-1 Eli Pinedo aurrean jarrita sendo, baina Pinedo eta Arizagaren jartikuetak Sánchez atezainak urruntzen dituen.
Kopa osan zehar defentsak erantzun du, halere Albaladejo asmatzen hasi da taldea aurretik jarriz (10. Min , 2-5). Bera Berak lasai hartu zuen ta pixkanaka asmatzen hasi zen eraso posizionalean, Arizagak zuzentzen eta Ziarsolok penaltiak gauzaten berdinketa iritsi zen (20. Min 8-8).
Albaladejo eusten lortu ondoren, Rocasa Haridian pibotearekin saiatu da. Castro alboko lerroetatik taldea aurretik jarri du (22. Min 10-9), Zoqbik bi geldiketa izugarriak egin ditu eta erasoan Ederrak asmatu du hiru golekin. Atsedenaldian 14-10, Bera Bera markagailua alde zeraman aurreneko aldiz Kopan.
Baina Kopa kopa da eta Rocasak ez zuen amore eman. Penaltien bitartez gerturatzen hasi ziren eta Bera Berak ez zuen eraso jokan asmatzen. Kanariarrak aurretik jarri dira eta orduan, berriro ere, talde honen grina agertu da, Matxalen Ziarsolo eta Darly Zoqbi buru.
Brasildarrak, finaleko MVP, bi penalti eta horma izan da Rocasarentzat. Halere, Bera Berak lan neketza egin behar izan du eta Ziarsolok penaltiekin asmatu. Zorionak!
Bera Bera Eskubaloiak Kopako hirugarren txapela lortu du gaur Rocasari 25-24 Porriñon irabazi ostean.
Bera Bera 25 (14+11): Zoqbi, Castro (3), Elorza (1), Menéndez (1), Pinedo (4), Núñez y Ziarsolo (10, 6p) –titular- Arizaga (1), Rubio (1), Ederra (3), Altuna (1), Dunay y Yamiley (p.s.).
Bm Rocasa 24 (10+14): Sánchez, Luján (2), Falcón (2), Devora, Albaladejo (4), Davinia (8), Haridian (6), Tiddara Trojaola (1), Peña, María González (1), Tamara López, Guedes y Adriana (p.s.).
Epaileak : Manuel Casado eta Manuel Vera (Andaluzia)
Kanporatuak: Menéndez (2), Elorza, Altuna, Pinedo eta Ziarsolo (2) Bera Beratik eta Davinia López (2) eta Trojaola Rocasatik.
Partzialak: 1-2, 2-5, 4-5, 8-8, 12-10, 14-10 –atsedenaldia- 15-11, 16-14, 18-17, 21-21, 23-22 eta 25-24.