Poloniako iparraldean kokaturik dagoen Gdynia –Gdansketik oso gertu- hiriko instalazio aipagarrienetarikoa da. Bertan Bera Berak Cup Winners’ Cupeko final-zortzireneko joaneko partida jokatuko du bihar igandean (17etan).
Erabilera askoko azpiegitura da, 2008ko abenduan inauguratu zena eta saskibaloi, eskubaloi eta boleiboleko taldeak jasotzen dituena. Guztira 4.334 edukiera du, horietatik 354 eserleku kendu daitezke eta bi pantailek ikusmira zabaltzen dute.
Hallek ere gimnasioa, sauna eta masajeak hartzeko gelaz gain bestelako gelak ditu.
Eta ez da erabiltzen kirol ikuskizunetarako bakarrik, kontzertuak, erakusketak eta feriak ere biltzen dituelako, izan ere, arlo akustikoa oso ondo zaindu zuten erainkuntzan.
Gizonezkoen saskibaloiko taldea, Asseco Prokom Gdyniaren –Euroligan dabilena- taldeak jokatu behar duen partida dela eta, Bera Berak beste pista batean egingo du entrenaldia. Bihar emaitza ona nahi dute donostiarrek Hall of Sport and Show delako instalazioetan.
Ohorezko mailako taldeak Poloniak Cup Winners’ Cup Europako lehiaketari aurre egingo dion bitartean, harrobiko taldeek partida interesgarriak izango dituzte. Alde batetik, infantil mailan azkeneko jardunaldia ospatuko da Udarregi eta Bera Bera Egia Bi lidergoan berdindurik daude usurbiltarren mesederako, gertatzen dena da Andoainen CDB Leizaran A, hirugarren sailkatuaren kontra jokatu behar dute eta Bera Bera Egiak CDB Leizaran B hartuko du Bidebietan igandean 10,45etan. Jardunaldia Bera Bera Egia Bat taldeak irekiko du 9,20an Urnieta Guria Kafetegiaren aurka.
Bestetik, euskal ligan Estatalekoan parte hartzeko aukera emango duen fasea hasiko da asteburu honetan. Bera Bera Egia jubenil taldeak Errenterian jokatuko du larunbatean Ereintza Aguaplasten aurka 18etan eta Bera Bera Egia kadete taldeak Bidebietan hartuko du igandean 12,15etan Astigarraga Gys Sport Elgoibar. Azkenik, Bera Bera Egia kadete 2 taldeak Gipuzkoako Foru Aldundia txapelketari ekingo dio Bidebietan, larunbatean 18etan Ereintza Beissier taldearen aurka eta senior mailako Egia Bera Berak Urnietan izango du zain 18,30etan Urnieta London School.
Poloniara bihar bidaitau aurretik, Bera Berak azken entrenaldia burutu du gaur goizean Bidebietan, igandean 17etan ospatuko diren Cup Winners’ Cup Europako lehiaketako finalzortzireneko joaneko partida prestatze aldera. Aurkaria, ezaguna, Danimarkan donostiarrak Champions Leaguetik donostiarrak kanporatu zituena pasa den irailean (22-31).
Horregatik, Reyes Carrere entrenatzailearen ustez ezagutza horrek “beste puntu batean kokatzen gaitu”. Bere ustez “talde orekatua da Vistal Laczpol, kontraerasora ateratzeko hegal arriskutsuak, lehenengo lerroak kanpotik jaurtitzen duena, bost jokalari dituena hor eta pibote oso ona, asko mugitzen dena”. “Oso zaila da defenditzeko, sei metroetan nahiz bederatzi metroetan ondo ibiltzen baita” adierazi du.
Zentzu honetan, Reyesek azpimarratu nahi izan du Bera Berak “aukerak izango ditugu baldin eta partida fisikoa egiten badugu, hau da, sutsu defendatu behar dugu, hori izango da gakoa” entrenatzailearen ustez.
Eli Pinedo eta Nitsan Dunay
Atzoko entrenaldian Eli Pinedok ezker muskulu bikian mina sentitu zuen, nahiz eta beste leku batean izan. Reyes Carrere “egonezina” agertu du. Partida igandean da “eta egun batzuk ditugu”, halere “arriskurik hartzen dugun ala ez baloratu behar dugu”.
Bestetik, Nitsan Dunayk “orkatila hazita du eta minez dago, ondorioz, zaila izango da baina saiatuko gara” azaldu du “taldea ondo ikusten duen, baliabideak falta arren“ Reyes Carrerek.
Vistal Lacpol Gdynia hirugarrena da Poloniako Ligan, hamabi partida irabazi ditu, bakarra berdindu eta lau galdu. Atzo Lublin M liderra gainditu zuen 35-30.
Otsailean, denetarik
Bera Berak otsaila ezberdinari ekingo dio, izan ere, egutegia hiru zatietan banatuko da. Aurreneko bi asteburuetan Errekopako kanporaketa, otsailaren 3an Polonian eta Otsailaren 10ean Donostian itzulikoa (Gaskan, 12,30etan ETBK SAT). Ondoren, liga: otsailaren 13an, asteazkena (20etan) Lizarrerian Itxakoren aurka eta larunbatean Etxebarrin Kukullagaren aurrean. Eta otsailaren 21etik 24ra bitartean Kopa.
Espainiako Eskubaloi Federazioan buruturiko zozketak euskal derbia ekarri du final-laurdenetan, izan ere Bera Bera eta Zuazo Barakaldo taldeak aurrez aurre arituko dira otsailaren 21etik 24ra bitartean Galizako A Guardan eta O Porriñon burutuko den XXXIV Kopan.
Bera Bera, Rocasarekin batera, zerrenda burua zen zozketan eta bere izena agertu da aurrena, ondorioz taulako goiko aldean kokatuz. Zuazo gaindituz gero otsailaren 21ean –oraindik ez dago zehaztua lekua eta ordua- Elche Mustang eta Porriño norgehiagokaren irabazlearekin egingo du topo larunbatean galizarren pistan.
Taulako beste aldean, Kukullagak Rocasa izango du aurrean –puntu bat kendu ziote bizkaitarrek ligan- eta azkenik, Mecalia Atl. Guardés Helvetia Alcobendas hartuko du.
Larunbatean final-erdiak ospatuko dira eta igandea, finala, hauek guztiak Porriñon.
Bera Berak ondo jaso du zozketaren emaitza final-laurdenetan ligako sailkapenetan goian dauden aurkariak saihestu dituelako. Duela hamabost egun Bera Berak 31-25 gainditu zuen Zuazo Barakaldo Bidebietan, halere, markagailuak adierazten duena baino zailago izan zen partida.
Gipuzkoako Minbiziaren aurkako Elkartearen 25. urteurrena ospatzean ari da aurten. Hori dela eta prebentzioarekin berretsi nahian ¡A tu salud! liburua kaleratu dute.
Sarreretik hasita postreraino, guztira 99 errezeta jaso ditu Peio García Amiano eta Oraitz García Recondo sukaldari eta kritiko gastronomikoak koordinatu duten liburuak, Mikel Alonsok ateratako argazki dotoreak bilduz.
Gipuzkoako Minbiziaren aurkako elkarteak bizitza osasuntsuaren garrantzia zabaldu nahi du elikadura ohitura onak hartuz. Horretarako arlo ezberdinetako pertsonaiak testigantzak utzi dituzte gai honen inguruan. Horien artean Bera Berako jokalari Eli Pinedo dago. Ekimen honekin bat egin dute, besteak beste, Abraham Olano, Edurne Pasaban, Mikel Arteta, Richard Oribe, Txema Olazabal, Xabi Alonso eta Xabi Prieto.
Liburudendantan dago salgai ¡A tu salud! liburua 10 eurotan.