
Bidebietan izan zen hitzordua, 11,15etan. Dagokion txapelketako azken jardunaldian Bera Bera Urdina taldeak Leizaran hartu zuen eta garaipena behar zuen lidergoari eusteko. Bigarren zatian sortu ziren zalantzak uxatu zituen eta 29-19 irabazita, helburua lortu zuten donostiarrek.
Bestetik, Bera Bera ere nagusi izan zen Andoinen Euskal Ligako senior mailako partida. Liga amaitzeko bi norgehiagoka falta direla, puntu bakarrera kokatu da Bera Bera Ameztoi Zarautz liderrarekiko eta azken jardunaldian elkarren aurkako neurketan erabakiko da txapelketa.
Lacturale Bera Bera kadete neskek Urdanetarekin amore eman behar izan zuten eta Herrería Bidebieta Bera Bera ezinean Irunen.

Behin-behineko lider jarri da super amara Bera Bra Lobas Global Atac Oviedo gaindituta gaur arratsaldean Florida Arenan, zati bakoitzari hasiera bikainak emanez (22-32, 12-14 atsedenaldian). Europa dela eta, Atticgo Elxek eta Costa del Sol Malagak datorren astean Elda eta Rocasaren aurka osatuko dute jardunaldia.

Liga erregularreko azken bidaia Autocares Davidek super amara Bera Bera Oviedora eramango du , non larunbatean Global Lobas Atac izango duen aurkari (Florida Arena, 19etan. Cristian Da Silva eta Luis García, valentziarrak). Costa del Sol Malagari eta Atticgo Elxi presioa egitea da asmoa, Europa dela eta, azken bi talde hauek datorren astean jokatuko dituztelako.

Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako Goizane Álvarez foru diputatuak Tati Garmendiari Carmen Adarraga 2024 saria eman dio “eskubaloiko jokalari, entrenatzaile eta zuzendari gisa egindako ibilbide bikaina osatzeaz gain, kirolean berdintasuna sustatzeko eta emakumeen talentuaren alde egiteko konpromisoagatik ere, eliteko kirolarien lehiaketa-baldintzak duinduz”.

Asteburuari begira, Bera Bera Urdina kadete nesken taldeak Gipuzkoako liga irabazteko aukera bikaina du, pasa den asteburuan Eibarren irabazita líder kokatu delako. Leizaran gaindituz gero, Bidebietan 11,15etan txapeldun izango litzateke.
Euskal Ligan, berriz, Leizaran ere izango da Bera Beraren aurkaria Andoainen, igandean 12,30etan. Lacturale Bera Bera kadete nesken taldeak bigarren gelditzeko borrokan Urdaneta hartuko du Bidebietan, larunbatean 16,10etan eta Herrería Bidebieta Bera Berak Bidasoari egingo dio bisita Artalekun, larunbatean 15,30etan.