Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeen artean senior mailan baino ez da jardunaldi jokatuko. Bihar izango da Bidebieta kiroldegian 18etan eta Maria Grancia entrenatzailearen taldeko aurkaria Zumaiako Asador Basusta Pulpo izango da.
Bertan Uxue Ezkurdia egongo da, Kanarietako deialdian sartu ez dena. Bera Bera senior lidergoa berreskuratzen saiatuko da Usurbilek Zarautzen partida gogorra duelakoan.
Bestetik, euskal ligako bigarren faseko egutegia zehaztu da kadete nahiz jubeniletan. Bera Bera datorren larunbat -otsailak 15- goizean Etxebarrin jokatuko du. Aloña Mendi eta Elgoibarren aurka ere arituko dira Maria Gracia eta Verónica Valverderen neskak. Horrela izan zen kadete eta jubenilen ospakizuna lehengo larunbatean Barakaldon.
Nitsan Dunay eta Maitane Etxeberria deialdian sartuta, Uxue Ezkurdiaren ordez, hasi du gaur Bera Bera Eskubaloiak Bilbotik Kanarietara Madriletik egin behar duen bidaia.
Gipuzkoarrek lau puntuko aldea dute Rocasarekiko, biharko aurkaria, egun hirugarren sailkatua. Ondorioz, partida erabakiorra da. Horregatik, jokoan diren bi puntuaz gain, gol average delakoa kontutan hartzekoa da. Bera Berak 25-21 irabazi zuen Bidebietan eta alde izatea sailkapenean balizko puntu bat gehiago suposatzen du.
Partida Óscar Raluy y Ángel Luis Sabroso kanariarrek zuzenduko dute, pasa den urtarrilean Danimarka eta Frantziak Eurokopako finaleko epaileak.
Bera Bera “Ligako erasorik onenari aurre egiten saiatuko da”. Rocasak Trojaola galdu du datozen asteetarako eta bere ordez Peña edo Albadalejo arituko dira. Imanol Álvarez entrenatzaileak “defentsa ona egitea” espero du eta eraso jokoari “lasaitasunarekin heldu aukera onenak aurkitze aldera”.
2010 eta 2011 urteetako porroten ostean –bietan Rocasak 30 gol baino gehiago-, azkeneko bi urtetan Bera Berak 22 eta 20 goletan utzi dituzte kanariarrak (22-33) eta (20-26). Azken emaitza honekin, gipuzkoarrak lidergoan kokatu ziren partida ostean jardunaldi horretan hirugarrenak izanik.
Alcobendas hiriak hartuko du martxoaren 13tik 16ra bitartean Kopako XXXV. edizioa Espainiako federazioak, Balonmano Alcobendas kluba, Udala eta Madrilgo Komunitateak adostu duten hitzarmena medio.
Lehiaketa honi begira Bera Bera eta Helvetia Alcobendas izango dira zerrenda buruak zozketan, izan ere, lehenengo itzuli amaieran sailkapenean lehenengo eta bigarrena izanik, ondorioz, donostiarrak balizko finalean baino ez dira madrildarrekin topo egingo. Zozketan (ez dago zehaztuta noiz den) izango dira Rocasa, Mecalia Atlético Guardés, BM Porriño, Elche Mustang, Zuazo Barakaldo eta Mar Alicante.
Horrela, final-laurdenak (martxoaren 13an edo 14ean) Amaya Valdemoro eta Pabellón de los Sueños kiroldegietan ospatuko dira, azken hau Helvetia Alcobendasen ohiko pista. Era berean, final-erdiak (martxoaren 15ean) eta finala (martxoaren 16an) Amaya Valdemoro kiroldegian burutuko dira, 2.300 lagunentzako lekua duena.
Atzo goizean iritsi zen Maitane Etxeberria eta Ainhoa Etxeberria jubenil mailako Gipuzkoako selekzioak burutuko duen entrenaldira joateko deialdia. Berau Zumaiako Lubaki kiroldegian izango da igandean 10etatik 12ak bitartean.
Saioan ez da Maitane Etxeberria izango, lehen taldearekin Kanarietan jokatuko baitu larunbatean eta igande eguardian iritsiko da Donostiara.
Eta gaur iritsi da kadete mailako deialdia, Bera Berako bigarren entrenatzaile Martin Larrañagak burutua. Bertan izango dira Irati Camino eta Elene Vázquez, Donostiako La Salle kiroldegian, 16etatik 18ak bitartean entrenaldia burutze aldera.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, Irati Camino jaurtitzen eta atzean Elene Vázquez.
Bera Bera Eskubaloiko kadete nahi jubenil taldeek Euskal Ligan jarraituko dute datorren denboraldian, larunbatean Barakaldon jubenilen garaipenari esker (14-18).
Liga amaieran kadete eta jubenil sailkapenak bateratuz finkatzen dira azken posizioak eta, ondorioz, Bera Berak bi puntu atera dio Usurbil K.E.ri, Zumaiako Pulporekin batera maila galdu duten taldeak.
Bera Berak kadete eta jubeniletan oso maila altua duen Zuazo Barakaldoren aurka jokatu behar zuen eta gutxienez puntu bat behar zuen bi partida horietan. Lehenengo norgehiagokan donostiar kadeteak liderraren aurrean irabaztean joan arren Zuazok partida irauli egin zuen (21-19).
Ondorioz, jubenil taldearen norgehiagoka erabakiorra gertatu zen. Eta oso ondo eutsi zioten erronka eta presioari. Partida osoa aurretik joan ziren, kontrolpean izan zuten lehia eta azkenean (14-18) nagusitu ziren, mailari eusteko behar ziren puntuak eskuratuz.
Hau esanda, Bera Bera Eskubaloiak Euskal Federazioari idatzi bat luzatu behar dio erabakiorrak ziren partida hauek hasteko falta ziren ordu gutxi batzu falta zirela baldintza bereziak bezain jasaezinak bizi izan zirelako.
Alde batetik, Lasesarren 16etan jokatu behar ziren partidak, Zuazo Barakaldo eta Bera Berako kadete eta jubenil taldeak Gorostizako kanpoko instalakuntzetara joan behar izan zuten, gure ustez ez zen lekurik egokiena azken jardunaldirako, behin betiko sailkapena zehaztu behar duena. Gainera, ostiralean 18,16etan gure helbide elektronikora iritsi zen mezu baten bidez izan genuen aldaketaren berri, hau da, partida hasteko 22 ordu lehenago. Honek gure planfikazioan ez ezik senior eta ohorezko mailan eragin handia ere izan zuen, Maitane Etxeberria jubenilekin eta lehen taldearekin aritu behar zuelako. Eta, argi gera dadila, gertaera guzti hauetan ez diogu ezer leporatzen Zuazo Barakaldori.
Senior
Bestetik, Bera Bera senior taldeak Errenterian Ereintza gainditu zuen 23-25 eta Euskal Ligan bigarren jarraituko du.