Elche Mustang, Bidebietan garaile irten zen azken taldea
Duela hamaika hilabete Bidebietara iritsi zen Elche Mustang. Ezohiko partida izan zen, azaroak 1 izanda, jai eguna alegia, larunbatean eguardiko 12etan jokatu zen norgehiagoka. Bera Bera sutsu atera zen, 4-0 aurreratuz. José Ignacio Prades Elxeko entrenatzaileak, harmailetan zegoena zigorra betetzen, partida gelditu zuen eta bere taldeak 0-7 partziala lortu zuen, norgehiagoka erabat geldituz Bera Berak irauli ezin izan zuena.
Elche Mustang taldeak 16 partidetan Bidebietan eskuratu zuen aurreneko garaipena izan zen (20-24), jokalari guztiek egindako lanari esker baina azpimarratzekoak izan ziren Sempere atezaina eta lehenengo lerroa: Marizza Faria, Ivet Musons eta Nitsan Dunay, horietatik Bera Berako jokalari ohia baino ez da larunbatean Donostian izango. Paraguayko jokalaria Gijonen da eta kataluniarra Castellongo Kopan, Bera Beraren aurkako final-laurdenetako luzapenean lesionatu zena eta partida baldintzatu zuena donostiarren alde.
Garaipen horrekin, Donostian ligan etxekoen 35 partidako boladari amaiera jarri zion Elche Mustang taldeak. Egun hori aurretik, azken taldea bi puntuak eraman zituena Itxako izan zen, 2012ko urtarrilaren 31ean , liga erabat erabaki zuena.
Aurten, berriz, Elche Mustang taldeak asko gaztetu du taldea eta egungo erreferenteak dira Ivet Musons sendatu arte, Llanos Trigueros, Ana Vicente, Esther Martínez eta Nitsan Dunay.