Bera Berako “etorkizuneko” lau jokalari jubenil deitu ditu Euskadik
Eskubaloiko Euskal Federazioak datorren iganderako, urriak 4, jubenil mailako “etorkizuneko” jokalariak deitu ditu, Barakaldoko Lasesarre kiroldegian burutuko dena.
José Ramón Resa hautatzaileak zuzenduko duen saioan, 16,30etan hasiko dena, Bera Beratik Irati Kamio, Elene Vázquez, Maider Amilibia eta Elene Sanz joango dira.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkiak.