Kadete eta jubenil taldeek ireki zuten atzo Bera Bera Eskubaloiko harrobiko 2015-16 denboraldia.
Verónica Valverdek zuzentzen duen kadete taldeak sekulako lana egin arren 28-22 galdu zuen San Adrian taldearen aurka Bilboko El Fango kiroldegian jokaturik partidan.
Bestetik, María Graciaren jubenil taldeak 19-29 gainditu zuen aurkari berari leku berean.
Bestalde, senior taldeak Zarautzen galdu zuen jokaturiko lagunartekoan. Ikusi Juan Antonio Garaikoetxearen argazkiak.