Ez da oparoa izan Bera Berak Mediterraneo itsasoan egindako ibilibidea. Otsailaren 14ean EHFko final-zortzirenetan Turkiako hegoaldeko Antalya hirian Muratpasa Belediye taldearen aurka galdu zuen eta atzo Castellon kopako finala ihes egin zion luzapenean (19-20).
Bi bidaiek argi-itzalak utzi dituzte eta taldeak hobeto egiteko gauza dela, EHFko kanporaketan eta Kopan. Aurkarien eragozpenak handiak ziren baina Bera Berak baliabideak ditu aurre egiteko, Muratpasaren aurkako kanporaketan eta Kopan, batez ere, Mecalia Atlético Guardés taldearen aurkako finalerdian.
Argi guztiak defentsan daude. Orokorrean, maila altua duenean Bera Bera gaindiezina da. Halere, Gaskan emandako berdinketan lehenengo lerroari eusten kosta eign zitzaion, itzulera partidan erabaki zena. Gipuzkoarrek 20 minutu oso onak egin zituzten Antalyan, 7-11 aurretik, atzean sendo eta abiadura kontraerasoan. Halere, talde honen gurutze bidea erasoa dela nabarian gelditu zen; Muratpasak atsedena aurretik berdindu zuen norgehiagoka eta bigarren zatian donostiarren baloia galduak aprobetxatu zituzten kontraerasoak gauzatuz.
Kopak ere zapore ezbedinak utzi ditu, gozoak eta mikatzak. Bera Bera motibaturik joan zen Castellora, garaikurra jabetzan gelditu nahi zuen eta azken unerarte amore ematen ez duen taldearen itxura eman du. Esate baterako, Elche Mustang taldearen aurkako partidan, 18-20 atzetik zegoen, pistako lau jokalariekin eta Tempranok gelditu zuen penalti kontra. Bera Berak egoerari buelta eman zion, aurretik jarri arren Elchek luzapenera eraman zuen partida baina donostiarren minutu hoberenak jokatu zituzten (29-26).
Larunbatean Guardesen aurka defentsan erakustaldia eman zuen, Valentziaren aurka sentsazio onak utzi zituen taldea. Baina atzo ez zen eguna. Erasoan, jaurtitzea ere kostata. Orduan defentsari ekin zion, baloiak berreskuratzen hasi zen taldea baina Silvia Navarrorekin egin zuen topo. 5-9 atsedenaldian, bigarren zatian tartea zabaldu zuten kanariarrek baina azken txanpan 4-0 partzialari esker partida berdindu zuen baina ez zen aurretik jartzeko gai eta luzapenean galdu zuen.
Azkenean, taldea triste eta saminduta, jakin bazekielako gauzak hobeto egiten dakielako. Halere, taldeak Erreka Laranjako zalegoei eskerrak eman nahi izan zizkien Kopan emandako babesagatik.
Asteburu honetan Castellon burutzen ari den Kopako XXXVI edizioko finalerdietara txartela lortu du Bera Berak Elche Mustang 29-26 gaindituz luzapenean erabaki den partidan, izan ere, partida amaieran 23-23 iritsi dira.
Lehenengo zatian bi taldeek ez dute elkarri errespetua adierazi diote. Elchek Bidebietan lortu zuen garaipena bi taldeek kontutan hartu dute eta ia zazpiko taldeak ez dira aldatu, Llanos Trigueros Elcheko atezain eta Pinedo Bera Beran.
Tempranok bi geldiketa egin ditu eta Pinedok ireki du markagaila. Ana Vicentek hiru penalti eragin ditu eta Elchek erritmo geldoa jarri du erasoan. Bera Berak 6-0 ohiko defentsa ezarri du baina kontraerasora irten gabe eta lehenengo lerroan baloiak galduz. Atsedenaldian berdinketa 12-12.
Maitane Etxeberria itzuli da taldera baina hilabeteko etenaldia antzeman zaio. Talde bakoitzak partidako unerik erabakienetan pentsatu du eta horiek iritsi dira.
Ana Martínezek taldea aurretik jarri du baina Pradesek defentsa aldatu du, Arrojeriari banakako eginez eta asmatu egin du Musonsek aurreratu duelako bere taldea 17-18 eta ostean 18-20. Momentu erabakiorra izan da Bera Berak pistan lau jokalari zituelako baina penaltia gelditu dio Tempranok Popovic jokalariari, ostean sei metroetan jaurtiketa bat eta Musonsi beste bat.
Ondorioz, Bera Bera aurretik jarri da 22-20 Núñez eta Martínezen bina golei esker.
Halere, bi aurretik Pinedok penaltia huts egin du eta Menéndez kanporatu dute. Popovic eta Dunay berdindu dute partida, Pinedok erasoan falta egin du, hamar segundu falta zirela Elchek ez du baloia aprobetxatu eta Ziarsoloren gola denboraz kanpo zegoen.
Luzapena. Bi taldeek aurreneko jaurtiketak huts egin dituzte eta zoritxarrez bihurritu batean eskuin belauna joan zaio Ivet Musonsi eta partida utzi behar izan du. Ziarsolok Núñez sei metroetan utzi du, horren ostean gola egin du eta luzapeneko aurreneko zatian, 25-23. Bigarren zatian Marizza bere taldea gerturatu du baina Pinedo, bi golekin, azkena baloia loratuz hiru goleko abantaila eman dio Bera Berari, erabakiorrak izan direnak bihar Castellon finalerdia jokatu ahal izateko.
Ficha: 29-26
Bera Bera 29 (12+11+6): Temprano, Ziarsolo (4, 2p), Elorza (2), Arrojeria (3), Núñez (7), Menéndez (2) eta Azanza –titular- Martínez (4), Etxeberria, Pinedo (7, 1p) eta Ederra. Deialdian: Arizaga, Ezkurdia eta Zugarrondo (o.a.).
Elche Mustang 26 (12+11+3): Trigueros, Hernández (2), Dunay (4), Musons (3), Marizza (2), Vicente (2) eta Esther Martínez (4) –titular- Popovic (8), Anna Pi (1), Zhukova eta Sempere (o.a.)
Epaileak: Alberto García Mosquera eta Gregorio Muro
Kanporatuak: Azanza, Menéndez (2), Etxeberria eta Elorza Bera Beratik eta Marizza (3) eta Popovic Elche Mustang.
Partzialak: 1-2, 4-4, 6-6, 9-7, 10-10, 12-12 –atsedenaldia- 13-13, 16-15, 17-16, 18-20, 21-20, 23-23 –amaiera- 25-23, 29-26 luzapenean.
Sendotasuna, konpromisoa, elkartasuna eta kemena adierazi du gaur berriro ere Bera Berak Castellon Mecalia Atlético Guardés (23-19) gainditzeko eta Kopako hamaikagarren finalean egoteko, jarraian laugarrena.
Izan ere, donostiarrek hasieratik mezua bidali diote Guardesi, hau da, defentsa gainditzen zaila izango dutela. Eta gainera Temprano sasoian zegoen. Guialok aurreneko abantailak eman dizkio Guardesi baina erasoan lehenengo lerroak irizpideak garbiak zituen baloia azkar mugituz. Martinezen bi golei esker posizionalean eutsi dio bere taldeari, kontraerasoan azkar atera dena defentsan egindako lan gogorrari esker. Hori zen helburua Liliana Venancio piboteak baloiak ez jasotzea. Elorza, Núñez, Pinedo, Menéndez eta Martínezen artean lan ttukuna egin dute.
Lehenengo zati erdialdean defentsan lapurtutako baloien esker donostiarrek kontraerasoak gauzatu dituzte (16. min, 8-5). Etayok partida gelditu du eta Etxaburuk Ziarsolo eta Etxeberria sartu ditu. Arrojeriaren barneraketa batek eta Ziarsolok kontraerasoan, 10-5 jarri dute aurretik eta ostean 12-5 Martínez eta Núñezi –jokalari onena izendatua- esker.
Tempranok Guialo eta Kurchankovari neurria hartu die baina Guardés gerturatu da 12-8. Orduan Elorza azaldu da erasoan eta atsedenaldian 13-8, kontraerasoak gauzatuz gero aldea handiagoa izan zitekeen.
Bidebietan emandako berdinketa dela eta ez zegoen fidatzerik. Elorzak sekulako gola sartu du eta Egozkuek erantzun du. Guardesek pibotearekin lotura hobetu du eta penaltiz penaltiz partidan zegoen 37. min (16-12).
Etxaburuk arnasa eman dio taldeari Arrojeria, Pinedo eta Núñez sartuz eta kanariarrak gola sartu du. Etayok defentsa aldatu du, Arrojeriari banakakoa eginez Bera Beraren erasoan eragina izan duena. Elorzak Núñez aurkitu du bost goleko aldea itzuliz. Ziarsolok zorte txarreko eguna izan zuen zutonekin baina taldea bat gutxiago zegoela Pinedok eta Menéndezen artean lapurtutako baloiak kapitaina barrura sartu zuen (55. min. 22-16).
Azken minutuetan, Bera Berak tartea kudeatzen jakin izan du berriro Kopako finalean izateko.
Fitxa: Bera Bera 23, Mecalia Atlético Guardés 19
Bera Bera 23 (13+10): Temprano, Azanza (3), Menéndez (1), Arrojeria (1), Núñez (5), Martínez (4) eta Pinedo (3, 2p) –titular- Elorza (3), Ziarsolo (2), Etxeberria, Ederra (1). Deialdian: Arizaga, Ezkurdia eta Zugarrondo (o.a.)
Mecalia Atlético Guardés 19 (8+11): Maestro, Cerqueira (2), Benzal (5), Kurchankova, Hernández, Guialo (2), Juliana, Liliana (1), Egozkue (5, 3p), Doiro (3), Ferreira (1), Espiñeira eta Yamiley (o.a.).
Epaileak: Ignacio García eta Andreu Marín (Catalunya)
Kanporatuak: Pinedo, Núñez eta Elorza Bera Beratik eta Juliana, Ferreira eta Benzal (2).
Partzialak: 2-2, 4-4, 7-5, 10-5, 12-6, 13-8 –atsedenaldia- 15-10, 18-12, 18-14, 20-15, 22-16 eta 23-19
L’Eliana (2007), Monóvar (2009), Porriño (2013) eta Alcobendas (2014). Bera Berak zerrenda horri Castello gehitu nahi dio eta, ondorioz, garaikurra jabetzan gelditu baldintzak bi kasuetan betetzen dituelako, hiru edizio jarraian irabazi edo guztira bost.
Horretarako, Bera Berak gaur Elche Mustang gainditu beharko du (18etan) Castello hiria izeneko pistan (Alberto García Mosquera eta Gregorio Muro). Irabaztekotan, bihar larunbata (16etan edo 18,15etan, zehazteke) Canyamelar Valencia eta Mecalia Atlético Guardés (20etan) kanporaketaren garaile izango du aurrean. Hau da, donostirren aldean ligan arazo gehien eman dizkien taldeak izango ditu aurkari: Bidebietan nagusi izan zen Elche (20-24), berdinketa lortu zuen Guardés edo Valencia, non segundu gutxi falta zirela Pinedoren gol batek Bera Berari garaipena eman zion.
Taulako beste aldean, bi debutariek irekiko dute (12etan) Kopako XXXVI edizioa, KH7 Granollers eta Valladolidedo Aula Cultural, eta 15etan Rocasa eta Helvetia Alcobendas izango dira elkarren aurka.
Partida guztiak Federazioko web orrialdean ikus daitezke.
Bera Berako harrobi taldeak sei partida jokatuko ditu. Asteburua mutilen infantil taldeak irekiko du larunbatean 11,30etan Errenteriko Beraungo kiroldegian Ereintza A taldearen aurka. Arratsaldean, kadeteen txanda, euskal txapelketan Bidebietan Pulpo hartuko du Bera Berak eta lurralde mailakoan Usurbilen arituko dira 19,30etatik aurrera.
Igandean, Bidebietan bi aukera, 10etan nesken infantil taldeak Ordizia hartuko du eta 12,15etan senior taldeak, Egia. Errendimentuko alebin taldea, aldiz, Usurbilen du hitzordua 11etan.