Senior taldea 12-21 nagusi izan zen Zumaian, Asador Basusta Pulpo K.E. taldearen aurrean, Usurbilekin batera bigarrena da sailkapenean Aiala B (Zarautz B) taldearen atzetik.
Bestetik, lurralde mailako kadete talkdeak Bidebietan Gasteizko Bar Alaiki gainditu zuen 17-13, Usurbil atzetik bigarren postuari eusteko. Eta euskal ligan, kadete eta jubenil taldeak Zarautzen galdu zuten. Ondo jokatu arren kadete taldeak 27-23 galdu zuen eta jubenilek, 21-15.
Azkenik, larunbata goizean Bidebietan 40 neska-mutilek eskubaloiarekin gozatzeko aukera izan zuten.
Ikus sailkapenak
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, senior mailako taldeko jokalari Maialen Husillos.
Eskolan 8 eta 11 urte bitarteko gazteek eskubaloian murgiltzen dira aurreneko aldiz. Horrela, Verónica Valverde eta María Graciaren zuzendaritzapean astelehenero 18,30etatik 19,30etara Bidebietan kirola ardatz modua ondo pasatzeko aukera dago. Eta atzo Oierrek egin zuen moduan, frogatzeko aukera duzu
Alde batetik, Elcheren aurka 30 minutuko bi partzialak galdu zituela Bera Berak, emaitza berarekin (10-12), 2010-11 deboralditik gertatzen ez zena. Maiatzaren 11n eman zen orduan Saguntos (32-26, atsedenaldian 13-11), Bera Bera bostgarren postuan bukatu zuen denboraldiko azken partidan.
Handik aurrera, ligan donostiarren denboraldirik arrakastatsuenak eman dira: 2012 azpitxapelketa eta 2013 eta 2014an ligako txapelketak. Hiru denboraldi hauetan zazpi partida galdu ditu Bera Berak: hiru 2011-12 denboraldian, Itxako txapeldunaren aurka bi eta Elxen (27-24); bi 12-13 denboraldian, berriro Elxen (22-21) eta Valentzian (25-23) eta 13-14 denboraldian, beste bi, Alacanten (23-19) eta Rocasaren aurka (27-23).
Norgehiagoka horietan gutxienez Bera Berak partzial bat berdindu zuen. 2011ko irailean, Itxakoren aurka Lizarrerian donostiarrak nagusi ziren atsedenaldian (13-11) eta Bidebietan (12ko urtarrilean) bigarren zatiko partziala irabazi zuen (12-11) nafarrengatik han eta hemen gol bakar batera geldituz markagailu berdinarekin (27-26 eta 26-27).
Saiatu arren, Elxen ezin izan zituen partidak irauli bigarren zatietan. 2011ko azaroan, atsedenaldian atzetik 15-8 joan arren, bigarren zatian partida berdindu zuen Bera Berak baina amaieran 27-24 galdu zuen, 12-16ko partziala lortu bazuen ere. 2012ko urrian Carrusen, 13-9 galdu zuen lehenengo zatian eta bigarrenean ezer gutxi balio izan zion aldeko 9-12ak.
Valentzian, 2013ko martxoan, 17-13 galdu zuen atsedenaldian eta bigarren zatian 8-10 baino ez zuen lortu, 25-23 galduz. Eta iaz, 2014ko urtarrilean atsedenaldian berdinduta joan arren, Mar Alicantek 23-19 gainditu zuen Bera Bera, bigarren partziala 11-7 irabazi eta gero. Antzekoa gertatu zen Telden, Rocasak eta Bera Bera pare-pare iritsi ziren atsedenaldira (13-13) baina kanariarrak nagusi irten ziren 14-10 bigarren zatian.
Ikus Bera Bera vs Elche argazkiak (Juan Antonio Garaikoetxea)
20 gol baino gutxiago
Lehengo larunbatean deigarri egin zen beste datua aldeko golarena izan zen. Alacanten izan ezik, 20 goletara ez zela iristen 2012ko azaroaren 14an Castro Urdialesen (23-18) hain zuzen, eta datu hori Bidebietan aurkitzeko (Garako kazetari Juan Carlos Elorzari esker) 2006ko azaroaren 10a arte atzera egin behar da. Orduan Itxakoren aurka 17-21 galdu baitzuen Bera Berak.
Kirol Kontseilu Gorenak “klubean eman diren merituak, baldintzak eta kirolari egindako ekarpenak” azpimarratu ditu. Eskutitzan ez da ageri noiz jasoko den garaikurra.
Bera Bera Eskubaloiak aitortza eskertzen du, baloreetan sakontzeko lanean jarraitzeko hauspoa izango dena.
Donostian aurreneko 15 partida galdu ostean, 16. Irabazi du Elchek eta ondo merezita gaizki hasi den arren. Aitzitik, ligan aurreneko porrota jasotzeaz gain etxean ikaragarrizko boladari amaiera jarri diote donostiarrek, 35 partida jarrain zeraman Bera Berak etxean irabazten (34 Bidebietan eta bakarra Gaskan). 2012ko urtarrilaren 31n izan zen azken porrota, Itxako handiaren aurka (26-27) liga erabakita utzi zuen partindan, azpitxapeldun gelditu zen liga.
Bi urte eta bederatzi hilabeteko epe honetan Elche Mustang izan da gainera Bidebietatik garaile irteteko aukera gehien izan duena. Iaz izan zen, Bera Berak 2-10 irauli egin zuen (21-20). Markagailua atsedenaldian antzekoa zen (9-12 orduan eta gaur 10-12) baina sentsazioak ezberdinak ziren eta Elche ez zegon aukera galtzeko prest.
Eta hori iratzargailuak garaiz jo duela. Bera Bera sutsu atera da. Tempranoren geldiketa bat, Menéndezen bi gol, Marizzari Oviedoko atezainak gelditu dio penalti bat, Ziarsolok gola eta Núñezi asistentzia eman dio eta 6. minutua iritsi aurretik, 4-0. Prades harmailan zegoenez, Ruben Ruiz eta Pedro Aznar bikoteak partida gelditu dute eta Elche Mustang esnatzen hasi da Bera Bera apaltzen zen heinean.
Marizza, Nitsan Dunay eta Ivet Musons nahi duten moduan mugitu dute baloia gipuzkoarren 6-0 defentsan hutsuneak aurkituz, Alba Menéndez birritan kanporatua izan dela aprobetxatuz. Hasieran eskuin hegaletik Esther Martínezen bidez –hiru gol- eta ondoren Bera Berako jokalari ohia Nitsan Dunayk ardura hartu du lau golekin lehenengo zatian.
Horrez gain, aurretik jarraitu arren 15. minutura arte eta Etxaburuk hutsarte batekin konponbidea aurki nahian, erasoan trabatu da Bera Bera. Lehenengo lerroak baloiak galdu ditu eta presaka jaurtiketa apalak bota dizkio Miriam Sempere atezainari. Ondorioz, 14 minutu gola sartu eta gero, elxetarrak aurretik jarri dita 0-7 partzialari esker. Maialen Múgica izan da lehorteari amaiera jarri diona (19. min. 5-7).
Bitartean, Elche taldearen defentsa gogortu zen eta Nitsan Dunayk asmatzen jarraitzen zuen. Elxetarrak segundu batean zortzi jokalari izan zuten pistan eta ondorioz Sifuentes kanporatu zuten epaileek. Dunay ere bi minutuarekin zigortu zen eta Bera Berak Pinedoren hiru golei esker gerturatu zen. Núñez ere kanporatua izan zen, Arrojeriak gola eta beste kanporaketa bat lortu zuen 10-11 ezarriz baina gaur ez zen eguna eta atsedenaldia Ivet Musons jokalariaren gol batekin amaitu da (10-12) bigarren zatian biziko zena aurreratuz.
Izan ere kataluniarrak zazpi gol sartu ditu bigarren zatian. Eta hori hasi era berehala Elorzak berriro gol batera jarri du Bera Bera. Baina Musonsek bost gol sartu ditu hamaika minutuetan Bera Beraren iraulketa saihestuz.
Gipuzkoarra, baina, saiatu dira. Ziarsolok 14-16 jarri du kontraeraso batean baina, oraingo honetan, defentsak ez du asmatu. Etxaburuk hutsartea eskatu du 15-19 atzetik (42. min) baina bere taldeak ezin izan du Elcheren defentsa irekia gainditu. Elxetarrak eroso ziren, joku luzea eginez, harmailak bere honetik aterata, epaileek kostata adierazten zuten ‘pasiboa’ behin eta berriz eskatzen zutena.
Valentzian bezala, Etxaburuk 5-1 defentsa erabili zuen Pinedo aurrean jarriz. Baina ezin. Gaur ez zen eguna. Pinedok eta Ziarsolok penalti bana huts egin dute, Tempranoren baloi luzeak kostata iristen ziren jokalari urdin batengana eta María Núñezek hiru aldiz huts egin du sei metroetan.
Orain, hausnarketarako denbora da, ahuleziak non dauden aztertu eta baikorrak izan bi partida konplikatuak datozelako, Valladolidera oso irteera zaila eta Bidebietan Mecalia Atlético Guardés aurkari zuen baten kontrako partida.
Fitxa: Bera Bera 20, Elche Mustang 24
Bera Bera 20 (10+10): Temprano, Ziarsolo (3, 1p), Múgica (1), Núñez (1), Elorza (1), Menéndez (5) eta Etxeberria (1) –titular- Arrojeria (1), Azanza, Pinedo (4, 1p), Arizaga, Martínez (2) eta Ederra (1). Deialdian, Ezkurdia y Zugarrondo (o.a.).
Elche Mustang 24 (12+12): Sempere, Hernández (2), Dunay (6), Musons (9, 2p), Marizza (1), Vicente (1) eta Esther Martínez (4) –titular- Tobiasen, Zhukova (1), Sifuentes, Ruiz, Iruarrizaga eta Trigueros (o.a.)
Epaileak: José Luis Fernández (Asturias) eta Antonio Martín (Gaztela-Leon) Kanporatuak: Menéndez (2), Núñez eta Pinedo Bera Beratik eta Dunay (2), Vicente, Zhukova, Marizza eta Sifuentes Elche Mustang taldetik.
Partzialak: 3-0.4-3, 4-3, 5-7, 6-10, 10-12 –atsedenaldia- 12-15, 14-17, 16-19, 16-20, 17-23 eta 20-24.
Gertaerak: Uxue Ezkurdia amonaren aldeko minutuko isilunea gorde zen. Bestetik, Jorge Dueñas hautatzaileak partida ikusi zuen.
Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea.