Bera Bera

Select your language

Leonen atzo eskuraturiko garaipenarekin, 17.ena zenez denboraldi batean erreskadan lortu duen markarik onena, Bera Berak beste bat hondoratu zuen. Aurreneko aldiz ohorezko mailako 26 denboraldiko ibilbidean, gipuzkoarrek 40 goleko langa gainditu dute etxetik at, atzo 43 izan baitzizkioten Carobels ULE-Cleba Léon taldeari San Esteban udal kiroldegian. Atzora arte, 40 gol zen Bera Beraren muga Donostiatik kanpo, Telden 1997ko apirilaren 20an Rocasaren aurka (34-40) eta hurrengoa 2013ko azaroaren 23an Etxeberrin, Kukullaga 15-40 gaindituz. Ez da ohikoa gipuzkorrek horrelako zenbakietara iristea, izan ere, aurtengo bataz beste 30 goletik oso gertu dago Bera Bera Ligan. Lehiaketa honetan 651 partidetan hiru alditan baino ez ditu 40 goleko marka gainditu Bera Berak. Azkena, 2013ko apirilaren 20an Bidebietan Cleba León aurrean zuela (46-20), aurrenekoa Gascan izan zen, 2012ko urriaren 27an Valenciaren aurka (42-23), Esther Arrojeriak debuta egin zuelarik, eta aurrenekoa 1994ko abenduaren 4ean Bidebietan (46-24) Bilboko Disnorte taldearen aurka. Lau entrenaldi partida erabakiorra prestatzeko Leonetik behin itzulita, plantillak gaur eta bihar (astelehena) atsedena hartuko du. Hortaz, Montse Puche eta Eider Rubio entrenatzaileek denboraldiko azken asterako lau saio prestatu dituzte, asteartetik ostirala bitartean, larunbateko partida erabakiorrari ahalik eta ondoen heltzeko, Helvetia Alcobendas gaindituz gero, laugarren Liga jarraian Donostian geldituko da. Argazkia: Juan Vizcaíno

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores