Garaipenak Euskal Ligan
Euskal ligan aritzen diren hiru taldeak nagusi irten dira asteburu honetan. Senior taldeak, Maialen Husillos Eslovakian zegoela, ez zuen arazorik izan Leizaran Eskubaloia gainditzeko (38-14). Jubenil taldea larri ibili zen San Adrianen aurka (29-27), kadete taldeak bezala (23-18) baina hauek partida amaiera bikaina egin zuten.
Bestetik, emozioa egon zen infantil mailako derbian, izan ere, Bera Bera Hiru taldeak 14-15 Bera Bera Bi irabazi baitzion. Azkenik, kadete mailako mutilek 10-32 galdu zuten Urnieta Itxaso Arraindegia taldearen aurka.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian: Enara Camacho