Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak kanporaketa irauli egin behar du datorren igandean, azaroaren 22an Donostiako Josean Gasca kiroldegian (12etan), datorren urtean EHF Cupen jarraitu nahi badu, gaur arratsaldean Michalove hiriko Chemkostav Arenan bertako Iuventa taldearen aurka 33-29 (17-17, atsedenaldian) galdu eta gero. Eslovakiarren hasiera hain zitala ez zuten espero donostiarrek, jaurtiketetan asmatu dute Tempranoren aurrean, defentsa-eraso joku azkarra, Perederiy pibotearekin loturak eginez (10. min. 8-5) . Aurren ez eroso zegoen Bera Bera baina Pinedoren bi golei esker tardea murriztu da (9-8), halere Kucher zentrala sartu da eta berriro aldea handitu da (13. min 11-8). Bera Bera 6-0 defentsaren aldeko apustua egin du eta erasoan Ederrak Sans ordezkatu du. Puchek Alicia Fernández Menéndezen ordez sartu du eslovakiarren defentsan gelditzen ziren hutsenean aprobetxatze aldera baina ez du zorterik izan galizarra ate aurrean. Zugarrondok Temprano ordezkatu du eta Martínezen taldeko erantzukizuna hartu du erasoan -12 gol (8 penaltiz)-. Sans kanporatu dute baina Zugarrondok bikain erantzun du Perederiy eta Kucher aurrean. Bera Berak sei metroak etengabe bilatzen zuen, eslovakiarrek berandu isten zutenez, epaileek penaltiak adierazten zuten, lehengo zatian zortzi, guztiak sartuta Iuventako hiru atezainen aurrean. Martínezek berdindu du partida 20. Minutuan (12-12) eta Pinedok aurreneko abantaila (13-14). Halere atsedenaldira baino lehen Holesovak berdindu du partida (17-17). Bera Bera oso defentsa onak egin ditu bigarren zati hasieran eta Ana Martínez ere eraginkor (18-20). Kontraeraso batean Sansek zutoinera bidali du baloia eta hurrengo jokaldian kanporatu dute. Halere, Bera Bera aurretik jarraitzen zuen, jaurtiketetan huts egin arte eta Lafuente atezain astuarriarrak geldiketak egin arte. Iuventak 5-0 partziala lortu du Filkova alboko jokalaria bitarte eta gipuzkoarrek fisikoki partidako intentsitatea nabaritu dute azken minutuetan, ondorioz, eslovakiarrek bost goleko abantaila eramango dute Gaskara. Fitxa Iuventa Michalovce 34, Bera Bera 29 Iuventa Michalovce 34 (17+17): Lafuente, Holesova (2), Filkova (10), Wollingerova (2), Perederiy (8), Chernova (3) eta Habankova (3) –titular- Kucher (5), Medvedova (o.a.), Gubikova (o.a.), Nagyvova (1), Levchenko, Bajciova, Kisikova. Bera Bera 29 (17+12): Temprano, Etxeberria (1), Menéndez (3), Arrojeria (1), Ederra (2), Martínez (12, 7p) eta Pinedo (7, 2p), –titular- Sans, Fernández (1), Yáñez (1p), Ezkudia 81), Zugarrondo (p.s.). Deialdian: Husillos. Epaileak: Maike Schilha eta Tanja Schilha (Alemania). Delegatua: Wassili Fegir (Ukrainia) Kanporatuak: Habankova eta Filkova (2) Iuventatik eta Sans (2) eta Martínez Bera Beratik Partzialak: 3-2, 8-5, 11-9, 12-12, 13-14, 17-17 –atsedenaldian- 19-20, 22-21, 24-22, 26-24, 30-26 eta 34-29

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores