Bera Bera

Select your language

“Partidako erritmo altua, norgehiagoka eroa komeni zaiela uste dut eta joku horretan erortzen bagara aukera aprobetxatzen saiatuko dira. Hortaz taldeak konfiantza aurkitu behar du gauzak egiteko moduan eromena saihesteko” azaldu zuen Imanol Álvarez gaur gaueko partidaren atarikoan, Valladoliden (Teledeporte 21etan –Monjo –madrildarra- eta Soria –valentziarra).

SUPER AMARA Bera Berak jakin badaki intentsitate handiko partida izango dela, giro beroarekin eta azkeneko bi partidak galdu dituen lekuan. “Valladolideko irteera beti da zaila” ohartarazi du entrenatzaileak. “Funtsezkoa da barneratzea egun bakoitza dela garrantzitsua, komodin txiki bat dugu baina denboraldia joan ahala erabiltzen ez badugu gerora ez dugu behar izango”.

Helvetia Alcobendas hartuko duen Rocasak baino bi puntu gehiago du (eta average) SUPER AMARA Bera Berak eta abantaila mantendu nahi du Guerreras Iberdrola liga amaitzeko zortzi jardunaldi gelditzen direnean. Imanol Álvarezek ohartarazi du: “lehiaketa hain estu egon da orain dena eginda dagoela dirudiela eta tartea izan arren ezin gara lasai egon”.

Horregatik “jokuaren lasaitasunari” heldu nahi dio. “Jokalariak ondo ari dira lanean, ez dut uste erlaxatzeko aukerarik dugunik, jokalariek ere badakitelako norgehiagoka zaila izango dela” azaldu du. “Joku bolada onari eutsi behar diogu, emaitza onak atera ditugu partida garrantzitsuetan eta pazientzia behar dugu, 60 minutuetan zaila delako gu irabaztea”.

Imanol Álvarezek taldea “nik nahi dudan jokutik ahalik eta gertuen ikusten dut. Halere aurkariak ere jokatzen du eta sekulan ez dakizu nahiko den”. Azkeneko deialdi berarekin, Autocares Davidekin 13,30etan irtengo da SUPER AMARA Bera Bera Bidebietatik.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores