Bera Bera

Select your language

Intentsitate handiko partiden ostean, emaitza onak lortuta, hurrengoak arriskutsuak direla esan ohi da. Oraingo honetan, SUPER AMARA Bera Berak jakin bazekien lehia zaila izango zela, azkeneko bi partidak galdu zituelako Huerta del Rey baina joku bolada ona zen eta baikor izateko argudioak ziren baina gaur gauean Aula Alimentos de Valladolidek berriro irabazi die gipuzkoarrei Rocasaren aurkako tartea ezerezean utziz (32-26).

SUPER AMARA Bera Bera erasoan ez da fin ibili, baloi gehiegi galdu ditu eta aurrean Lulu Guerra atezainarekin topo egin du. Bigarren zatia, partida berdindu ostean, aurretik jartzeko aukera izango du baina erasoan izan duen ezina defentsara pasatu da Castellanosek geldiketa onak egin arren, baina O’Mullony jokalariaren aurrean ezer gutxi.

Lehenengo zatian abantailak gol batekoak edo bikoak izan dira nahiz eta Aula 3-0 aurretik jarri den, baina SUPER AMARA Bera Berak berdindu du lehia eta aurretik jarri ere bai.

Arruda eta Guerra bikain aritu dira atepean. Terés eta Karstenek protagonismoa izan dute baina Aulak korrika egin du eta Cifuentes eta O’Mullony jokalariei esker atsedenaldiara (13-12).

SUPER AMARA Bera Bera ondo sartu da bigarrenean, partida berdindu Castellanos bikain aritu delarik. Baina jokalari bat gehiago izan arren, ez du egoera aprobetxatu eta Aulak tartea irekiz joan da minutuak pasatu ahala.

Imanol Álvarez saiatu da Cardoso albokoan jarriz, O’Mullonyren gainean Gil kokatuz eta ostean pistako zazpi jokalariekin baina ez da eguna izan. Arderius saiatu da baina Guerrak ez dio utzi. Zortzi goleko desabantaila izan arren donostiarrek jarraitu dute lanean tartea gutxitzeko. 

Fitxa: Aula Alimentos de Valladolid 32, SUPER AMARA Bera Bera 26

Aula Alimentos de Valladolid 32 (14+18): Guerra, Cozzi (2), Cuadrado (5), Cifuentes (4), Álvarez, O’Mulony (11), Puertas (7), Nieto (1), Álvarez (1), Bolling (1), Rey eta Sanz (o.a.)

SUPER AMARA Bera Bera 26 (12+14): Arruda, Etxeberria, Arderius (5), Sans (1), Terés (5), Karsten (3) eta Gil (3) –siete inicial- Arrojeria (2), Menéndez (2), Cardoso (5), Berasategi eta Castellanos (o.a.). Deialdian: Azurmendi, Camejo, Ezkurdia eta Zugarrondo (o.a.)

Epaileak: Monjo –madrildarra- eta Soria –valentziarra-

Kanporatuak: Cifuentes eta Cuadrado Aula Alimentos de Valladolidetik eta Karsten eta Arderius Super Amaratik

Partzialak: 3-1, 5-5, 6-7, 8-7, 11-11, 14-12 –atsedenaldian- 15-14, 19-15, 22-19, 26-20, 28-22 eta 32-26

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores