Bera Bera

Select your language

Munduko azpitxapeldunei txalo egin ostean, Aularen aurkako larunbateko partida prestatzeko bideo saioa ikusita. SUPER AMARA Bera Berak Tolosa Eskubaloiko euskal ligako jubenilen aurka jokatu du, azaroaren 27an egin zuen bezala.

Oraingo honetan lehenengo plantillako jokalariak aritu dira bakarrik, Mundialean aritu diren zazpiak taldera berriro egokitze aldera. Cardoso, Arruda eta Pizzo astelehenean bat egin zuten taldekideekin eta arratsaldean gauza bera egin dute Etxeberria, Castellanos, Cesáreo eta Arderius, dominak behin gordeta. Atezainek zati bana izan dute, Espainiarekin aritu direnak 20 minutu, Cardosok 40 minutu eta Pizzok orduerdi bat inguru.

Froga positibotzat jo du Imanol Álvarezek. Etenaldi luzea izan arren, taldea txisparekin dago eta bigarren zati hasieran apurtu du lehia, azkenean 33-29 irabazteko.

SUPER AMARAk oraindik bi entrenaldi egingo ditu Guerreras Iberdrola ligara itzuli aurretik.

SUPER AMARA Bera Bera 33 (14+19): Castellanos, Gil (3), Arrojeria (1), Menéndez (4), A. Etxeberria (5), O’Mullony (7), Cardoso (6), Boada (1), Pizzo, Fernandes (1), Moreno (1), Etxeberria, Arderius (2), Cesáreo (2) eta Arruda (o.a.)

Partzialak: 2-2, 3-5, 8-8, 10-19, 11-11, 14-13 –atsedenaldia- 19-15, 24-17, 26-21, 28-23, 31-26 eta 33-29

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores