Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berako plantilla, Bera Bera RTko presidente Fernando Diez Mintegi eta eskubaloi arloko arduradun Tati Garmendia lagun, harrera xuma egin die Munduko lau azpitxapeldunei, Bidebietara arratsaldean iritsi direnak.

Maitane Etxeberria izan da aurrena pistako ateak irekitzen, atzean Elisabet Cesáreo, Merche Castellanos eta Silvia Arderius zituala. Taldekideek txalo zaparradekin hartu dituzte, jokalaria, teknikoek eta direktiboek.

Pozik bezain nekatuta, txapelketa, lehiaketa, hilabete t’erdi etxetik kanpo, partiden tentsioa, jet lag… Tati Garmendiak zoriondu ostean “harro egon behar duzue lortutakoareki, gu gauden bezala, gure ordezkari izan zaretelako, Munduko azpitxapeldunak zarete, dominari garrantzi handia emango diozue eta, denbora pasa ahala, are gehiago lortu duzuena oso zaila delako”. Fernando Diezek, bestalde, zoriontzeaz gain “klubaren historiako lorpen handiena da” adierazi du.

Eta horren ostean, taldekideekin argazkia atera, komunikabideekin bi hitz egin eta bideo saiora abiatu dira, larunbatean 19etan Bidebietara Aula Alimentos de Valladolid agertuko baita. Horretarako SUPER AMARA Bera Berak Tolosa Eskubaloiko euskal ligako jubenil taldearen aurka lagunartekoa jokatu du Mundialean aritutako zazpi jokalarien partaidetzarekin.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores