
Guerreras Iberdrola Ligako bost jardunaldietan 165 gol sartuta, SUPER AMARA Bera Berak ohorezko mailan parte hartutako 29 denboraldietan golen marka hautsi du.

Asteburu mamitsua igaro dena, izan ere, Euskal Ligan Bera Berak Ereintzako hiru taldeak gainditu zituen, senior mailan eta jubenil eta kadeteetan. Horri esker Lacturale Bera Bera taldeek hiru onenen artean kokatu dira bi sailkapenak elkartuz gero, Kukullaga eta Aiala Zarautz taldeen atzetik

Partida atarian, bere taldea denboraldiko unerik gozoenean ikusten zuela esa zuen Imanol Álvarezek eta Rocasari irabaziko ziola uste zuela, baina gaur gauean SUPER AMARA Bera Berak egin duena erakustaldeia izan da, batez ere erasoan (25-36).