
SUPER AMARA Bera Berak jokatu dituen 660 minutuetatik, Guerreras Iberdrola ligaren 11 partidetan, Sara Gil 406 minutu izan da pistan, Imanol Álvarezek gehien erabili duen jokalaria.

Guerreras Iberdrola liga igandean iritsi zen lehiaketako erdira Aula Alimentos de Valladoliden garaipena estuarekin Balonmano Salud taldearen aurrean. Partidarik galdu ez duen SUPER AMARA Bera Bera lider da eta hiru puntuko aldea du bigarren postuan bakarrik gelditu den Elcherekiko.

Asteburuko emaitzen artean azpimarratzekoak dira jubenil nesken garaipenak, kadeteetan neska-mutilenak eta infantil mailako neskenak.