
Sekulako partida egin zuzen Xixonen, zenbaki borobilak utzi zituenak. Esther Arrojeriak ligako 150. partida jokatu zuen oran Guerreras Iberdrola liga eta Liberbank Gijón taldeari sartutako bost golekin ligan 400 langara iritsi da SUPER AMARA Bera Berarekin.

Carlos Viver hautatzaileak Objetivo 2021 delako egitasmoaren konzentraziorako zerrenda ezagutzera eman du Valentziako Llíria hirian martxoaren 8tik 14ra bitartean burutuko dena SUPER AMARA Bera Berako lau jokalari tarteko: Maitane Etxeberria, Silvia Arderius, Elisabet Cesáreo eta María Prieto O’Mullony.

Erregai faltan gelditu zen Bera Berako Euskal ligako senior taldea Errenterian, bigarren zatian bost gol besterik ez zuen egin. 45. minutuan 17-20 irabazten jarraitzen zuen baina amaieran amore eman zuen (26-22). Igoera fasea jokatzeko Jarrilleras izango du aurkari.
Lacturale Bera Bera jubenil taldeak ere baja ugari izan zituen Elgoibarren (26-22) eta kadete taldeak ezin izan zion Kukullaga indartsuari aurre egin (25-34).