Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Bera Open Cup delakoaren finalera sailkatu da gaur Elgoibarko Olaizaga kiroldegian ospaturiko finalerdian Zubileta Evolution BM Zuazo (32-26) gainditu ostean, ondorioz, Kukullaga Etxebarri edo Aiala Zarautz taldeen zain gelditu da.

SUPER AMARAk defentsan 3-2-1 ezarri zuen Arrojeria aurrean jarrita Loidi, Hernández eta Menéndez, hauek metro bat aurrerago, Gil eta O’Mullony hegaletan eta Aalla atezain.

Partida hasieran erasoak nagusi batean eta bestean. Encina hutsuneak ikusi zituen baina Menéndez eta Arrojeriak ere bai. Defentsa eta Aalla berotu zirenean donostiarrek korrika egiteko aukera izan zuten O’Mullony –gaur hasieran hegalean – eta Arrojeriarekin. SUPER AMARA Bera Bera tartea ireki du 9’: 7-4

Menéndezek olatu ona hartu zuen –sei gol 13 minutuetan- Jaitoren hutsartea (10-6) eraginez. Zubileta Evolution BM Zuazok pibota aurkitu zuen eta gerturatu zen, Gilek baloi loratua utzi zuen, Encinak beste barneraketa eta aldaketak iritsi ziren. Ugartemandia pibotera, Poloniok defentsan aurrean jarri zen Arrojeriari atsedena emanez.

Moreno eta Ugartemendiak, kontraerasoan abantaila berreskuratu zuten. Aallak gelditu zuen eta Oiartzungoak baloi loratu batekin gola egin zuen Olaizagan bildu zen zalegoek txalotu zutena. Poloniok, kontraerasoan, tartea zabaldu zuen (21’: 17-11).

Partidak erritmoa handitu zuen Magdalena Fernández-Agustí eta gipuzkoarren sake azkarrarerin. Morenok hegaletik birritan asmatu zuen eta atsedenaldian SUPER AMARA Bera Bera Zuazoren aurretik iritsi zen (21-16).

Bigarrenean, Álex Nogués –gaur taldea zuzentzen Imanol Álvarez Antequeran zegoelako goreneko selekzioarekin- 6-0 defentsa ezarri zuen. Zuazo pibota aurkitzen saiatu zen lortu gabe.

Lehen zatian bezala, Menéndezek asmatu zuen, O’Mullony eta Gil  lagun, SUPER AMARA Bera Berak partida erabat apurtu zuen (38’: 26-17). Zuazo halere defentsan baloiak lapurtu zuen eta Velasco eta Encinak tartea murriztu zuten (42’: 26-20). Arrojeriak birritan gauzak onera ekarri zituen.

Partidaren erritmoa jaitsi zen, Aallak Paula Garcíaren saiaketak gelditu zituen baina Zuazok tartea murriztu zuen, Hernándezek utzi zuen arte (32-26).

Hortaz, lehiatzeko erritmoa mantentze aldera partidak helburua bete ditu, izan ere, egun garrantzitsuak datoz.

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 32, Zubileta Evolution BM Zuazo 26

SUPER AMARA Bera Bera 32 (21+10): Aalla, Gil (4), Hernández (2), Arrojeria (5), Polonio (2), Menéndez (9) eta O’Mullony (3) –hasierako zazpikoa- Loidi, Moreno (4), Ugartemendia (3), Boada, Del Campo eta Silva (o.a.)

Zubileta Evolution BM Zuazo 26 (16+10): Ezbida, Sarrionaidia-Ibarra, Encina (6, 1p), Berasategi, I. Fernández-Agustí (4), M. Fernández-Agustí (4), Velasco (1) –hasierako zazpikoa- Sánchez (3), Bengoetxea (2), Erauskin (3), P. Garcia (3), Blázquez eta Aguado.

Epaileak: Jon Etxeberria eta Xabi Elizetxea (euskaldunak)

Kanporatuak: Loidi (2) SUPER AMARAtik eta Berasategi eta M. Fernández-Agustí Zuazotik

Partzialak: 3-3, 7-4, 10-8, 14-11, 19-14, 21-16 – atsedenaldian- 22-17, 26-18, 27-20, 29-21, 30-22 eta 32-26

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores