
SUPER AMARA Bera Berak bigarren itzuliko sei partidak ikusi ahal izateko abonamendu berezia atera du. Hortaz, helduek 40 eurotan ikusgai izango dituzte etxeko norgehiagokak, gazteek (10-16 urte) eta jubilatuek, 20 euro eta eskubaloia familian sustatze aldera 80 eurotan bi heldu eta bi gazte sar daitezek. Osatu formularioa

Senior taldearen partida atarian María Graciak, ezustean, bere taldearen eta entrenatzen dituen jubenilen omenaldia jaso zuen. Eskubaloian 20 urtez aritu da, kirola maila honetan uztea erabaki du donostiarrak eta taldeak zuzentzen jarraituko du. Eskerrik asko, María!

SUPER AMARA Bera Berak gaur eguardian finkatutako helburu bikoitza betetzea lortu du, batetik jokuari jarraipena eman Zubileta Evolution BM Zuazo (16-29, 12-15 atsedenaldian) gainditu ahal izateko eta Liberbank Gijón eta Elche taldeekiko tartea handitu, egun lau puntukoa delarik.

Mecalia Atlético Guardés eta Elche taldeen arteko puntuen banaketak, A Sangriñan aurreratu zen norgehiagokan, igande honetan aukera ematen dio SUPER AMARA Bera Berari bigarren sailkatuarekiko.